Izumi Nakamitsu

 

Izumi Nakamitsu

(2019)
Irudi gehiago
Armagabetzeari lotutako gaiei buruzko Nazio Batuen Bulegoako zuzendari exekutibo

2017 -
Bizitza
JaiotzaTokio, 1963 (60/61 urte)
Herrialdea Japonia
Familia
Ezkontidea(k)Magnus Lennartsson (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaWaseda Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakgoi-funtzionarioa
Enplegatzailea(k)Nazio Batuen Erakundea
Armagabetzeari lotutako gaiei buruzko Nazio Batuen Bulegoa  (2017 -
Jasotako sariak
ikusi
  • Nikkei Woman of the Year  (2018)

Twitter: nakamitsuun Edit the value on Wikidata

Izumi Nakamitsu (Japonia, 1963) 2017ko martxoaren 29tik Nazio Batuetako Armagabetze Gaietako Idazkari Nagusi Albokoa da, António Guterres Nazio Batuetako idazkari nagusiak izendatuta. Aurretik, Nazio Batuen Garapenerako Programan aritu zen.

Biografia

Nakamitsuk Wasedako Unibertsitateko legeetako lizentziatura eta Georgetowneko Unibertsitateko Atzerriko Zerbitzuko Zientzietako masterra ditu.[1]

Kofi Annan-en garaian, ACNURen aritu zen eta horri lotuta Jugoslavia ohian, Turkian eta Irak-en lan egin zuen.[2] Ondoren, 1998tik 2004ra, International IDEA-n aritu zen Stockholm-on. 2005tik 2008ra Hitotsubashiko Unibertsitatean aritu zen irakasle, Tokion, eta Japoniako Kanpo Harremanetako ministroaren eta Japoniako Nazioarteko Lankidetzarako Erakundearen aholkulari ere izan zen.

2008an Nazio Batuen Erakundera bueltatu zen, eta 2012ra arte zuzendari kargua bete zuen Nazio Batuen Bakeari Eusteko Eragiketen Departamentuan. Idazkari Nagusiaren laguntzaile izateaz gain, Ban Ki-moonek, Nazio Batuetako idazkari nagusiak, aholkulari izan zuen errefuxiatu eta migratzaileen gaietarako.[3]

2017. urteko martxotik, Nakamitsu idazkari nagusiaren albokoa eta Armagabetze Gaietarako Bulegoko goi-ordezkaria izateko izendatu zuten,[4] horrez gain genero-berdintasunaren aldeko International Gender Champions (IGC) sareko kidea da, baita nazioarteko erakundeetan ere.[5]

Sariak eta Aitortzak

Erreferentziak

  1. Lecture by Ms. Izumi Nakamitsu, Assistant Secretary-General of UN, Assistant Administrator and Crisis Response Unit leader of UNDP. Waseda University 29 November 2016.
  2. «Izumi Nakamitsu Leader, Crisis Response Unit» UNDP.
  3. Secretary-General Appoints Izumi Nakamitsu of Japan Special Adviser Ad Interim on Follow-up to Summit on Addressing Large Movements of Refugees, Migrants United Nations, press release of November 1, 2016.
  4. Secretary-General Appoints Izumi Nakamitsu of Japan High Representative for Disarmament Affairs. United Nations March 29, 2017.
  5. «Izumi Nakamitsu | International Gender Champions» genderchampions.com.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Izumi Nakamitsuk Siriako egoerari buruz 2018ko otsailaren 5ean Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluari egindako txostena
  • Izumi Nakamitsiren adierazpena, ICANi Bakearen Nobel Saria eman ziotenekoa, 2017ko urriaren 6an
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q17226241
  • Commonscat Multimedia: Izumi Nakamitsu / Q17226241

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 258881521
  • ISNI: 0000000380135636
  • GND: 1200376218
  • NDL: 01188521
  • CiNii: DA16787724
  • Wd Datuak: Q17226241
  • Commonscat Multimedia: Izumi Nakamitsu / Q17226241