Jabaliako azokako sarraskia (2023)
Jabaliako azokako sarraskia | ||
---|---|---|
Mota | aire-eraso chain of events (en) | |
Honen parte da | 2023-2024ko Israel-Palestina Gerrako palestinarren errefuxiatu esparruen kontrako Israelen aire erasoak | |
Data | 2023ko urria | |
Kokaleku | Jabaliako errefuxiatu esparrua | |
Herrialdea | Palestina | |
Ibrahim Qusaya (en) | ||
Parte-hartzaileak | Israeli Air Force (en) | |
Osatuta | ||
Shihab family killing (en) al-Fakhoora school airstrikes (en) 31 October 2023 Jabalia refugee camp airstrike (en) Abu Hussein school airstrike (en) | ||
Jabaliako azokako sarraskia Gazako Zerrendan dagoen Jabaliako errefuxiatu gunearen merkatuaren bonbardaketa Israelgo Defentsa Indarrek 2023ko urriaren 9an, urte horren Israel-Gaza gerran, egindako aire eraso bat izan zen. Merkatua zibilez beteta zegoen erasoa egin zen unean. Hirurogei pertsona baino gehiago hil ziren eta merkatuaren alde handi bat suntsituta geratu zen.[1] Israelgo gobernuak baieztatu zuen aire erasoak Hamasen elementuak izan zituela jomuga, Jabaliako kanpamentuko meskita batean.[2]
Kokapena
Jabaliako errefuxiatu-esparruaren merkatua Gazako Zerrendako gunerik animatuenetako bat da. Gaza hiriaren ipar-ekialdean dago. Gazako merkaturik handiena da. Merkatuan, gainera, erresidentzia-eremu bat dago, Al-Ternis eremua, alegia.
Jabaliako esparruan Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentzia (UNRWA) 116.011 errefuxiatu palestinar erregistratu zituen eremuan.
Aire erasoak
Israelek Gazako beste eremu batzuen aurka egindako aire-erasoen ondoren, Gazako barne desplazatuek Jabaliako kanpamendura ihes egin zuten. Erasoa gertatu zenean, merkatua erabat beteta zegoen, bezeroak eta saltzaileak premia biziko produktuez hornitzen.[3] Airetiko erasoa Jabaliako merkatuko Al-Trans ingurura iritsi zen, Jabaliako gune jendetsuenetako batera. Beste aire eraso bat Al-Shati errefuxiatu guneraren aurka gauzatu zen. Erasotik bizirik atera zirenek, France 24ri egindako adierazpenetan, adierazi zuten aire erasoak «merkatuaren bihotza jo» zuela, eta, berehala, hildako asko izan zirela. Gorpuetako asko ezin izan ziren berreskuratu aire-erasoaren ondorengo egunetan, mediku-ekipamendurik ez zegoelako.[4]
Al Jazeerak jaso zuenez, Euskal Herrian 15:00ak zirenean, aire erasoa izan zen aipatu errefuxiatu gunean. Israelek tona banako sei lehergailu jaurtita etxebizitzen aurka aurka, hainbat etxebizitza goitik behera erori ziren barnean jendea zegoela eta beraz familia askok kide ugari galdu zituzten aldi berean. Ehunka ziren zaurituak eta ospitaleak gainezka zeuden.[5]
Hildakoak
Gazako Indonesiar Ospitaleko zuzendariak esan zuen 145 zirela gutxienez hildakoak, baina jende asko etxeen hondakinen azpian geratu zen eta gauez elektrizitaterik gabe, ilunpetan, erreskateak egin ezinik ari ziren. Beraz, baliteke hildakoen kopurua altuagoa izatea.[6]
Bigarren erasoa
Urriaren 12an Jabaliako kanpalekuaren aurka egindako bigarren aire-eraso batek bizitegi-eraikin bat harrapatu, zenbait apartamentu suntsitu eta bi familiatako hainbat pertsona hil zituen.[7] Gazako Barne Ministerioak jakinarazi zuen berrogeita bost pertsona hil zirela eta gutxienez beste lau zauritu.[8]
Erreferentziak
- ↑ https://web.archive.org/web/20231010015455/https://english.almanar.com.lb/1922098
- ↑ https://www.israelnationalnews.com/news/378136
- ↑ https://web.archive.org/web/20231009145027/https://www.nytimes.com/2023/10/09/world/middleeast/israel-gaza-market-air-strike-jabaliya.html
- ↑ https://www.israelnationalnews.com/news/378136
- ↑ https://www.argia.eus/albistea/jarraipena-gaza-iparraldea-suntsitzen-ari-da-israel-lurreko-inbasioa-prestatu-bitartean?id_eguneraketa=5715#5715
- ↑ Ibidem.
- ↑ https://www.aa.com.tr/en/middle-east/44-palestinians-from-2-families-killed-as-israel-continues-to-pound-gaza/3017622
- ↑ https://apnews.com/article/israel-palestinians-gaza-hamas-airstrikes-cabinet-beb1fa2b9e4ede6cf4568dd6c86ff11a
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):CNNren eraso ondorengo bideoa.
- Datuak: Q122983274
- Multimedia: Jabalia refugee camp airstrikes, 2023 / Q122983274