Jadarita
Jadarita | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | izaki > objektu > objektu material > physical substance (en) > materia > solido > mineral > Silikato > Nesosilikato |
Formula | LiNaSiB3O7OH |
Nickel-Strunz sailkapena | 9.AJ.40 |
Sistema kristalino | monoklinikoa |
Eponimoa | Jadar (en) |
Aurkikuntza-lekua | Jadar (en) |
Identifikazioa | |
Marra | zuria |
Erreferentziaka | [1] |
Jadarita kolore zuriko mineral bat da, nahiko gogorra eta 5 mikra baino gutxiago neurtzen duten kristalez osatua. Sodio, litio, boro, silizio, hidrogeno eta oxigenoz osaturik dago. Bere formula kimikoa LiNaSiB3O7(OH) da. 2006. urtean identifikatua izan zen lehenengo aldiz. Mineral berri bat bezala berretsia, berriz, hilabete batzuk beranduago izan zen, 2007ko apirilean, Londoneko Natur Historia Museoko eta Kanadako Ikerketa Kontseilu Nazionaleko zientzialariek aztertu ondoren.
Bitxikeriak
Mineral honi buruzko bitxikeria bezala, bere formula kimikoa kryptonita fikziozko mineralarentzat asmatu zen formularen oso antzekoa dela aipatu behar da. Kryptonitagandik, honek, fluorra eta kolore berdea duela ezberdintzen du Azken mineral hau, kryptonita, alegia, ezinbesteko osagaia da Superman superheroiaren abenturetan.
Aurkikuntza tokia
Jadarita, Serbian aurkitua izan zen, Jadar izeneko lurraldean. Aurkitu zen tokiak eman dio mineralari bere izena.
Kristalizazioa
Mineralentzat existitzen diren sei kristalizazio sistemetatik, monoklinikoan kristalizatzen da jadarita.
Kanpo estekak
- Datuak: Q182344
- Multimedia: Jadarite / Q182344
- ↑ (Ingelesez) «Jadarite: Mineral information, data and localities.» www.mindat.org (Noiz kontsultatua: 12-05-2019).