Jaizko Gatzagak

Jaizko Gatzagak
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaJaitz
Koordenatuak42°46′47″N 1°52′46″W / 42.779807°N 1.879524°W / 42.779807; -1.879524
Map

Jaizko Gatzagak Jaitz herrian (Nafarroan) dauden iturburu naturaleko gatza ekoizteko gatzaga batzuk dira. Jaitz herritik ipar-ekialdera, bi kilometro ingurura daude gatzagak. Iturburuak Riosalado ibaiara isurtzen du bere ur gazia, baina gizakiak desbideratua dauka hainbat koadro edo larrainetan ura banatu eta hura lurrinduz, gatza sortzeko.

Ezaugarriak

Iturburu naturalak lurrazpiko diapiro edo gatz poltsa batetik jasotzen du gatza. Gatz hori duela 220 milioi urte baino gehiago pilatu zen antzunako itsasoetan, Goi Triasikoan. Urak litroko 250 gramo gatz inguru ditu. Mineral portzentaia handiak ere baditu: iodoa, potasioa, kaltzioa, burdina eta manganesoa.[1]

Gatzagek bi mila urteko historia dutela uste da, baina dokumentu zaharrena 1492ko aipu bat da[2].

21. mendean koadro eta eremu asko abandonatuta daude, baina familia enpresa pare batek esplotazio komertziala egiten dute, eta bisita antolatuak gidatu ere bai. 700 tona inguru gatz ekoizten da urtean oraindik. Uztail amaieran, Gatzaren Jaia ospatu ohi dute Jaitzen[3].

  • Gatzagen ikuspegia.
    Gatzagen ikuspegia.
  • Riosalado ibaia gatzagen ondoa. Ez dago zikina, gazitasunean bizi diren goroldioen eta mineralen kolorea da. Ura gardena da.
    Riosalado ibaia gatzagen ondoa. Ez dago zikina, gazitasunean bizi diren goroldioen eta mineralen kolorea da. Ura gardena da.

Erreferentziak

  1. Informazio panela. (). Jaizko Gatzagak. Jaizko Udala Udala (Noiz kontsultatua: 2020-06-30).
  2. «Aizu!» www.aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).
  3. Elaide. «Bisita gidatua: Jaizko gatzagak, ogibidea ezagutu» elaide.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-01).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q96775119
  • Commonscat Multimedia: Salinas de Oro / Jaitz salt evaporation ponds / Q96775119

  • Wd Datuak: Q96775119
  • Commonscat Multimedia: Salinas de Oro / Jaitz salt evaporation ponds / Q96775119