Jean-Philippe Rameau
Jean-Philippe Rameau | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Dijon, 1683ko irailaren 25a |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Heriotza | Paris, 1764ko irailaren 12a (80 urte) |
Hobiratze lekua | Church of Saint Eustache (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marie-Louise Mangot (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Collège des Godrans (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, koreografoa, musikologoa, musikaren teorikoa, organista, klabezin-jotzailea eta theorist (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Académie des Sciences, Arts et Belles-Lettres de Dijon (en) |
Mugimendua | musika barrokoa |
Musika instrumentua | biolina |
Jean-Philippe Rameau (Dijon, Borgoina, 1683ko irailaren 25 – Paris, 1764ko irailaren 12) frantziar musikagile, organista, klabe-jotzaile eta musikaren teorialaria izan zen. Eragin handia izan zuen genero dramatikoan, eta teoria-egile eta berritzaile handia izan zen harmoniaren alorrean.
Bizitza
Aita, Dijongo organista, izan zuen lehen irakaslea. 18 urte zituenean, Italiara joan zen eta, itzulitakoan, organista izan zen Avignongo katedralean eta, geroago, Clermont-Ferrandekoan. 1722. urtean Traité de l´harmonie («Harmoniaren tratatua») argitaratu zuen. Voltaire ezagutu zuen, eta Samson, lehen operaren libretoa, Voltairek eman zion. 1764. urtean erregeak aitoren seme izendatu zuen.
Lanak
Opera aipagarriak idatzi zituen, besteak beste:
- Hyppolyte et Aricie (1733).
- Castor et Pollux (1737).
- Dardanus (1739).
- La princesse de Navarre (1745), Voltaireren libretoarekin.
Opera-balletak ere idatzi zituen, besteak beste:
- Les Indes galantes (1735, «Indiar galaiak»).
- Les paladins (1760, «Paladinak»).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Datuak: Q1145
- Multimedia: Jean-Philippe Rameau / Q1145
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |