Jesus Insausti
- Artikulu hau EAJ alderdiko buruzagi eta ekintzaile historikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uzturre».
Jesus Insausti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1912ko otsailaren 11 |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Arratzu, 1993ko uztailaren 12a (81 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta sindikalista |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Gudarostea |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea Eusko Langileen Alkartasuna |
Jesus Insausti Urkirizar, izengoitiz Uzturre (Tolosa, Gipuzkoa, 1912ko otsailaren 11 – Arratzu, Bizkaia, 1993ko uztailaren 12a) gipuzkoar politikari eta idazlea izan zen. Ezizena, bere jaioterria den Tolosa udalerriaren alboan dagoen Uzturre mendiari zor dio.
Biografia
EAJ alderdiko kide egin zen 1930. urtean, eta ELA sindikatukoa ondoren. El Día egunkariko kazetaria izan zen Tolosan. Eusko Jaurlaritzaren Aldizkari Ofizialeko itzultzailea izan zen gerra-garaian, eta Santoñan preso hartu zuten Eusko Gudarostearekin batera. 1941. urtean irten zen aske, baina berriro atxilotu zuten handik bost urtera frankismoaren aurkako informazio-sarean ziharduelako, eta heriotza-zigorra eman zioten.
1951. urtean ihes egin eta Frantzian eta Belgikan bizi izan zen luzaroan. 1980. urtean itzuli zen Euskal Herrira, eta Eusko Alderdi Jeltzaleko Euskadi Buru Batzarreko kide izendatu zuten. Aipatu erakundeko lehendakari hautatu zuten 1985. urtean, eta gero Sabino Arana Fundazioko lehendakaria (1989) izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Aurrekoa Roman Sudupe | EBBko presidentea Fitxategi:Logopnv 4 (1).jpg 1985ko urtarrilaren 18a - 1987ko urtarrilaren 18a | Ondorengoa Xabier Arzalluz |
- i
- e
- a
1906-1908 Santiago Alda, Alipio Larrauri, Antonio Arroyo, Vicente Larrinaga eta Eduardo Arriagak osaturiko zuzendaritza batzordea
1908-1916: Luis Arana Goiri
- Banaketa (1916-1930):
- Euzko JEL-Batza: 1916-1917: Ramon Bikuña • 1917-1920: Gorgonio Renteria • 1920-1930: Ignacio Rotaetxe
- Aberri: 1922-1930: Luis Arana Goiri (ohorezko presidentea) • 1921-1923: Manuel Egileor • 1923-1928: Alipio Larrauri • 1928-1930: Zeferino Jemein
- Berrelkartzea (1930)
- 1930-1932: Ramon Bikuña • 1932-1933: Luis Arana Goiri • 1933-1934: Jesus Doxandabaratz • 1934-1935: Ixaka Lopez Mendizabal • 1935-1951: Doroteo Ziaurritz • 1951-1957: Juan Ajuriagerra • 1957-1962: Jose Agerre • 1962-1971: Joseba Rezola, Jesus Solaun eta Ignacio Untzetak osaturiko zuzendaritza batzordea • 1971-1975: Mikel Isasi • 1975-1977: Ignacio Untzeta • 1977-1980: Carlos Garaikoetxea • 1980-1984: Xabier Arzalluz • 1984-1985: Roman Sudupe • 1985-1987: Jesus Insausti "Uzturre" • 1987-2004 Xabier Arzalluz • 2004-2007 Josu Jon Imaz • 2007-2012 Iñigo Urkullu • 2013-gaur egun Andoni Ortuzar
Eli Gallastegi "Gudari" • Manuel de la Sota "Txanka" • Manuel Egileor "Ikasle" • Elbira Zipitria • Karmele Errazti • Polixene Trabudua • Manuel Irujo • Jose Antonio Agirre • Telesforo Monzón • Juan Ajuriagerra
Joseba Rezola • Jesus Galindez • Joseba Elosegi • Jesus Insausti "Uzturre" • Jesus Maria Leizaola • Sabin Zubiri
Carlos Garaikoetxea • Xabier Arzalluz • Ramon Labaien • Jose Antonio Ardanza • Iñaki Anasagasti • Juan Mari Atutxa • Jose Angel Cuerda • Iñaki Azkuna • Mari Karmen Garmendia • Juan Jose Ibarretxe • Idoia Zenarrutzabeitia • Joseba Egibar • Miren Azkarate • Josu Jon Imaz • Iñigo Urkullu • Josu Erkoreka • Bakartxo Tejeria • Andoni Ortuzar • Imanol Pradales
- Datuak: Q890889