Jose Maria Martinez de las Rivas

Jose Maria Martinez de las Rivas

Irudi gehiago

Erresumako senataria

Bizitza
JaiotzaGaldames, 1848ko irailaren 29a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 1913ko apirilaren 13a (64 urte)
Familia
Familia
ikusi
  • Francisco de las Rivas y Ubieta (en) Itzuli (osaba)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua eta politikaria

José María Martinez de las Rivas (Galdames, Bizkaia, 1848ko irailaren 29a - Madril, Espainia, 1913ko apirilaren 13a[1] ) Bizkaiko ontzigintzaren, altzairugintzaren eta, oro har, industrializazioaren bultzatzailea izan zen.

Familia

Gurasoak Santiago Luis Martinez de Lexartza (garaiko grafian, Lejarza) Eskartzaga galdamestarra eta Antonia Deogracias de las Rivas Ubieta gordexolarra izan zituen. Beraz, haren benetako abizenak Martinez de Lexartza de las Rivas ziren. Hala ere, Martinez de las Rivas bezala bataiatu zuten, aitaren eta amaren lehen abizenak batuz. Amaren neba, Francisco de las Rivas Ubieta, Mudelako lehen markesa, ospe handiko industrilari, enpresaburu, merkatari eta ontzi-jabea izan zen. De las Rivas abizena mantentzearren edo, aipatu abizenen batura egin zuten.[2][1] Jose Mariaren gurasoak Gsldamestik Portugaletera aldatu ziren, eta han "Villa Antonia" delako jauregia eraiki zuten, XX. mendean edo Lexartza jauregia izena hartuko zuena eta gaur egun UNEDen Bizkaiko egoitza dena.[3]

Industria-jarduera

1886. urtean Sestaoko San Francisco del Desierto enpresa erosi, eta Altos Hornos San Francisco izendatu zuen. Hamarkada batzuk geroago Bizkaiko Labe Garaiak fabrikara bilduko zen. 1889an Astilleros del Nervión ontziolak sortu zituen beste enpresaburu batzuekin batera, eta ospe handiko ontziak egin zituzten (Okendo, Bizkaia, Infanta Maria Teresa). 1891. urtean diputatu kontserbadore hautatu zuten, eta 1899-1903 bitartean senatari. 1911. urteko Bizkaiko greban langileen alde agertu zen eta Ugazaben Elkartetik bota zuten.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. a b "José María Martínez Rivas", Geneanet
  2. "Martínez de Lejarza", Gure Arbasoak
  3. Garaizabal, Jose Luis: "La finca y casa de Martínez de Lejarza", El mareometro
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12260859
  • Commonscat Multimedia: José María Martínez de las Rivas / Q12260859

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 172367789
  • ULAN: 500236094
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 92936
  • Lur: 04076/eu_m_1211/m1211
  • Wd Datuak: Q12260859
  • Commonscat Multimedia: José María Martínez de las Rivas / Q12260859