Kabala

Bizitzaren Zuhaitz kabalistikoa.
Kabalako otoitz liburua, Italia, 1803.
Kabalista juduak, 1641eko xilografia paperean. Saxon Unibertsitateko Liburutegian, Dresden.

Kabala edo kabalah[1] (hebreeraz: קַבָּלָה‎, "jasotakoa", "tradizioa")[2] mistika judutarraren metodo, diziplina eta pentsamendu-eskola esoterikoa.[3]

Kabala terminoak, zehazki, Erdi Aroan hedatutako mistizismo juduaren forma adierazten du. Hala ere, azken hamarkadetan juduen pentsamendu mistiko osoaren termino generiko bihurtu da. Kabalaren esanahi literala "jasotzen dena" da, eta Bibliako garaietakoak diren eta gaur egun oso bizirik jarraitzen duten tradizio esoterikoak biltzen ditu. Hainbat gai jorratzen ditu, adibidez: munduaren sorrera, Jainkoaren izaera, estasiaren esperientzia mistikoa, hurrengo aro mesianikoa, eta haraindiko natura. Azken buruan, tradizio mistiko guztiek bilatzen dutenaren aldaera judua irudikatzen du kabalak; jainkotasunaren ezagutza zuzena eta intimoa, adimenetik haratago.[4]

Historia

Kabalah hitza, berez, Hebreerazko לְקַבֵּל aditzetik eratorria da. Jatorriz aro geonikoan, Mishnan agertzen zen Torah ez beste juduen idazki sakratuak izendatzeko (Nevi'im eta Ketuvim). Horrekin adierazi nahi zuten tradizio onartua edo tradizioaren katea zirela.

Bestalde, mistizismo juduaren sustraiak Bibliaren garaira eramaten gaitu, Elias eta Ezekiel pertsonaia profetikoen, ikuskari eta topaketa jainkotiarretara. Tradizio honek garai apokaliptikoan jarraitu zuen, non 1 Enoch eta Danielen Liburuareno testuek gai angelologiko eta eskatologiko konplexuak sartu zituzten.


Heikhalot eta Merkabah literaturak, II. mendetik Erdi Aroko lehen garaira bitartekoak, gai mistiko horiek garatu zituen, zeruko jauregietara eta jainko-gurdira egindako igoera bisionarioetan zentratuz.

Kabalarekin zerikusia duen testu zaharrena Sefer Yesira ("Kreazioaren liburua") dela dirudi, Palestinan hebreeraz III. edo IV. mendean idatzia. Liburu horretan munduaren sorkuntza sefirot izeneko oinarrizko hamar zenbakien existentziari dago lotua, eta hebrear alfabetoko 22 letren konbinazioei. 1180aren inguruan agertu zen Frantzian Sefer ha-Bahir ("Distiraren liburua"), Kabalako lehen liburutzat hartzen dena; iritzi teosofikoz osatua dago; iritzi horiek Bibliako iruzkin gisa daude moldatuak eta Talmudeko iturrietatik hartuak dira.

Hurrengo mendean agertu ziren Gaztelan Sefer ha-Temuna ("Irudiaren liburua") eta Sefer ha-Zohar ("Aintzaren liburua"), kabalako libururik garrantzitsuentzat jotzen direnak. Moises de León espainiar errabinoarena dela uste da; eleberri filosofiko eran moldaturik Bibliako testuei buruzko iruzkinek osatzen dute liburua.

XVI. mendean pentsalari juduek aztertu zuten kabala, horien artean Moises Cordoverok eta Ishaq Luriak, Safeden, Palestinan. Azkenean, ordea, kabalaren filosofia-edukia kabalaren praktikak ezkutatu zuen, praktika horrek magiarekin zerikusi gehiago baitzuen teosofiarekin baino.


Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Kabala. Egungo Euskararen Hiztegia, ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-19).
  2. {{url=http://www.morfix.co.il/%D7%A7%D6%B7%D7%91%D6%B8%D6%BC%D7%9C%D6%B8%D7%94%7Cizenburua=קַבָּלָה%7Cargitaletxea=Melingo Ltd|access-date=19 November 2014|archive-date=26 March 2016|archive-url=https://web.archive.org/web/20160326071953/http://www.morfix.co.il/%D7%A7%D6%B7%D7%91%D6%B8%D6%BC%D7%9C%D6%B8%D7%94%7Curl-status=live}}
  3. Jewish Encyclopedia. Kopelman Foundation 1906.
  4. (Ingelesez) World History Encyclopedia. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q123006
  • Commonscat Multimedia: Kabbalah / Q123006

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX525854
  • BNF: 119554900 (data)
  • GND: 4029105-4
  • LCCN: sh85018546
  • NDL: 01021378
  • NKC: ph114852
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q123006
  • Commonscat Multimedia: Kabbalah / Q123006