Kasaka

Kasaka
Moroccan kaftan (en) Itzuli eta berokia
Irudi gehiago

Kasaka[1] edo soingaineko luzea[2][3] kanpoko jantzi bat da, gehienetan gizonezkoena, dagoeneko erabiltzen ez dena eta estututa eramaten zena. Batez ere XVII. mendearen amaieratik XIX. mendearen hasierara arte erabili zuten. Bere neurriari dagokionez, jaka buztanluze baten estilokoa zen, baina lepo zuzen eta sendoarekin.

Kasakaren emakumezkoentzako bertsio bat egon zen, XVIII. mendean erabilitakoa, gizonezkoena baino hedadura urriagokoa. Gizonezkoetan oinarritzen zen, aurretik lotuta eta gizonezkoen antzeko irekidurekin. Hegalak motzagoak ziren aldaken pareraino.[4]

Erreferentziak

  1. Elhuyar Hiztegia
  2. «Zehazki - UPV/EHU» www.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  3. «casaca» 5000 Adorez Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2023-03-07).
  4. (Gaztelaniaz) Redondo Solance, María. (2008ko maiatza). «Casaca y chupa, traje a la francesa» Pieza del mes (Museo Cerralbo).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1714133
  • Commonscat Multimedia: Justaucorps / Q1714133

  • Wd Datuak: Q1714133
  • Commonscat Multimedia: Justaucorps / Q1714133


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.