Kolmanskop

Kolmanskop
Kolmanskuppe
hiria
Hiriaren sarrera. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Namibia
Namibiako eskualdeǁKaras
Geografia
Koordenatuak26°42′15″S 15°13′54″E / 26.7042°S 15.2317°E / -26.7042; 15.2317
Map
Azalera250 km²
Altuera179
Demografia
Dentsitatea0 bizt/km²
Informazio gehigarria
SorreraXIX. mendea

Kolmanskop (Kolmanskuppe alemanieraz eta Kolmanskop afrikaansez) Afrikako Namibian dagoen hiri ustu txiki bat da. Hiria alemanek sortu zuten inguruko mehatzak ustiatzeko asmoz. Lüderitz kostaldeko hiritik gertu dago. XIX. mendearen amaieran kolono alemaniarrek sortu zuten eta 1908an eraiki zen, XX. mendean bat-bateko arrakasta izanik.

Historia

Kolmanskop hiri koloniala izan zen. 1908an eraikia Namib basamortuan diamanteen bila aritzen ziten mehatzariak babesteko sortu zuten. Garai haietan diamanteak aurkitzea nahiko erraza zen eta jende asko aberastu zen. Horri esker ulertu daiteke nola bi urtetan hiri osoa eraikia izan zen. Alemaniako Hego-Mendebaldeko Afrikaren kolonia hau aberatsa zen eta hirian Europako estiloaren etxetzarrekin batera, kasinoa, eskola, ospitala, dantza-lekuak, antzokia eta zerbitzu ugari zituen. Biztanleak, nahiz eta basamortuan egon, Baviera moduan sentitu nahi ziren. Hiriaren garrantzia adierazteko datu bat: bertako ospitaleak X izpien aparatua izan zuen Afrikako lehena izan zen.

Lehen Mundu Gerran zonaldean 1.000 kilo diamante atera ziren. Gerra bukatu ondoren ustiapen zifrak asko jaitsi ziren eta beste herrietan, esaterako Oranjemunden, Orange ibaiaren ondoan, Hegoafrikarekin mugan berean, diamante gehiago eta handiago aurkitzeko aukera zabaldu zen. 1954rako hiria hutsik zegoen eta, ondorioz, basamortuak berriro ere kaleak inbaditu zituen.[1]

Kolmanskop hiriaren ikuspegi orokorra.

Turismoa

Gaur egun hiria partzialki berreskuratzen ari da turismoa erakartzeko. Dena dela, zonalde asko oraindik hareak hartuta daude eta joateko baimena eskatu behar da.

Dokumentalak

Hiri hustuaren gaia azken urtetan erakargarria bihurtu da eta, ondorioz, dokumental desberdinen protagonista izan da Kolmanskop:

  • Ameriketako Estatu Batuetako History Channelek hiriari buruzko dokumentala egin zuen "Life After People" sailerako. 2010eko urrian zabaldu zen.
  • 2011an, Reinhild Dettmer-Finke ZDF eta Association Relative à la Télévision Européenne-k Kolmanskop. A Diamond Ghost Town in Namibia dokumentala egin zuen.

Iruditegia

  • Antzokia.
    Antzokia.
  • Alemaniako Hego-Mendebaldeko Afrikaren zigilua. Posta markak zera dio: «Kolmannskuppe 1912».
    Alemaniako Hego-Mendebaldeko Afrikaren zigilua. Posta markak zera dio: «Kolmannskuppe 1912».
  • Eraikin hustuak.
    Eraikin hustuak.
  • Etxetzar bat.
    Etxetzar bat.
  • Trenbidea.
    Trenbidea.

Erreferentziak

  1. http://www.huffingtonpost.es/2013/09/17/lugares-abandonados_n_3941144.html

Kanpo estekak

  • (Ingelesez): The Ghost Town of Namib Desert
  • (Ingelesez): Kolmanskop Youtuben.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q819123
  • Commonscat Multimedia: Kolmannskuppe / Q819123

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 142110322
  • LCCN: n2006056927
  • SUDOC: 103932445
  • Lekuak
  • TGN: 1093957
  • Wd Datuak: Q819123
  • Commonscat Multimedia: Kolmannskuppe / Q819123