La Zowi
La Zowi | |
---|---|
(2018) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Zoe Jeanneau Canto |
Jaiotza | 1993ko apirilaren 10a (31 urte) |
Herrialdea | Espainia Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Izengoitia(k) | La Zowi |
Genero artistikoa | urbana Reggaetona Latin trap (en) |
Zoe Jeanneau Canto (Paris, 1993ko apirilaren 10a) La Zowi izenaz ezagunagoa, trap estiloa jorratzen duen espainiar-frantses abeslari bat da.
Biografia
Zoe Jeanneau Canto Parisen jaio zen eta Granadan hazi zen, eta han hasi zuen bere musikari ibilbidea. Europako hiri askotan bizi izan da: Granadan, Jaenen, Marbellan, Londresen, Bartzelonan eta Madrilen. Artisten alaba da, bere aita gitarrista da eta bere ama poetisa.
Ibilbide Artistikoa
Kefta Boyz-ekin hasi zen konposatzen eta gero PXXR GVNG-rekin. Haiekin 2013an argitaratu zuen bere lehen abestia, "Raxeta". 2018ko azaroaren 22an, bere lehen mixtape-a argitaratu zuen, “Ama de casa” izenekoa, La Vendicion Records-en bitartez, Albany, Flynt Hustle eta GOA abeslarien kolaborazioagaz.
YouTuben ematen den El Bloque TV programa musikalaren bigarren temporadako introa egiten du eta Zora Jones produktorearekin kolaboratzen du.
Modelo gisa parte hartu zuen bere abestiak argitaratzen dituen La Vendición Records diskoetxea sustatzeko. 2018an egutegi baterako posatu zuen, Madrilgo Naranjo-Etxeberría taldeak diseinatutakoa eta gizonezkoentzako egutegi erotikoetan inspiratuta.
2019ko azken hilabeteetan, Bea Pelea eta Florentino bezalako artistekin kolaboratu zuen, baita Yung Beef-ekin "Empezar de cero" abestia plazaratu zuen. 2020an, bere azken lana argitaratu zuen, Élite, eta La Resistencia programan aurkeztu zuen. Urte horretan, “La Veneno” telesaileko lehen atalean agertu zen, Sonia Monroyren papera antzezten.
Bizitza Pribatua
La Zowik Romeo izeneko seme bat du Yung Beef-ekin.
Musika Estiloa eta Eraginak
Bere letren gaiak ohikoak dira trap-a generoan: droga, dirua edo prostitutak. Bera abestietan esandako izena edo “punchname”-a "La Zowi puta" da. Hainbat elkarrizketatan bere ahotsa ez duela atsegin esan du. Artistak komentatu zuenaren arabera, trap-a "dirua eta droga" da, baina baita emakumeak ahalduntzeko modu bat ere.
Polemika
2019. urtean, La Resistencia saioan egindako elkarrizketa baten ondoren polemika handia sortu zen twitter-en. Yolanda Domínguezek Huffington Post egunkarian "¿Es La Zowi un icono feminista?" ("Ikono feminista ote da La Zowi?") artikulua argitaratu zuen, abeslariak aldarrikatzen omen duen feminismoa kritikatuz. La Zowik, aldiz, bere musikarekin sexismoari aurre egiten diola dio.
Diskografía
Mixtape-ak
- Ama de casa (2018, La Vendición)
- Élite (2020, La Vendición)
- La Reina Del Sur (2022, La Vendición)
Kolaborazioak
- Pesi The Mixtape (2015, La Vendición)
- Drink More Pesi (2016, La Vendición)
- Perreo de la muerte 2 (2019, La Vendición)
- La Cruz (2019, La Vendición)
- Dimensión (2019, Not On Label)
- Perreo de la muerte 2.5 (2020, La Vendición)
- Zona II (2020, La Vendición)
- Euro Mafia (2020, La Vendición)
- Señal (2020, La Vendición)
- Coupé (2020, La Vendición)
- Unlimited Ammo (2021, PC Music)
- Ghetto Star (2021, La Vendición)
- Sicariato (2021, Sucream)
- Ultramaldad (2021, Universal Music Spain)
Diskoetatik
Ama de casa
- 1. P**tas (con Flynt Hustle)
- 2. No Lo Ves
- 3. Oscuro
- 4. Lo Siento (con Goa)
- 5. Trust No B**tch
- 6. Si Te Pillo (con Albany)
Élite
- 1. Fulana
- 2. Gogo
- 3. Boss B**tch
- 4. Drug Dealer
- 5. Phonecall
- 6. Full Time
- 7. Armani Fucsia
- 8. Filet Mignon
- 9. Boss
Singleak
- Raxeta (2013)
- Mi Chulo (con Lorena B) (2016)
- Obra De Arte (2016)
- Random Hoe (2016)
- Tu o Yo (2017)
- High (con Jihan) (2017)
- Money Hoe (2017)
- B*tch Te Quemas (2017)
- Llámame (2018)
- B*tch Mode (2018)
- Oscuro (2019)
- P*ssy Poppin (con La Goony Chonga) (2019)
- Empezar de Cero (con Yung Beef) (2019)
- Trafikantes (con Bea Pelea) (2019)
- Boss (con Pablo Chill-E) (2019)
- Filet Mignon (2020)
- Sugar Mami (con Albany) (2020)
- Indecente (con Goa) (2020)
- Nada (2020)
- Sin Modales (2021)
- Pla Pla Pla (con Javielito) (2021)
- Matrix (2021)
- Demonic (con Namasenda) (2021)
- Dolce & Gabanna (con Gallagher) (2021)
- Mi Mejor Amiga (con Bea Pelea) (2021)
- Tutoto (con Harry Nach y Pipo Beatz) (2021)
- Terapia De Choque (2022)
Erreferentziak
- Datuak: Q62008751
- Multimedia: La Zowi / Q62008751