Lakre
Lakrea kolofonia, laka eta trementinaz egindako orea da, gorribiziz eta beste kolore mineral batzuez koloreztatua. Erraz urtzen da, fusio-tenperatura baxua duelako, eta argizariaren antzera urtuz eskutitzak, botilak eta kidekoak zigilatzeko erabiltzen den gaia, kolorez gorria izan ohi dena[1].
XVI. eta XVII. mendeetan gutunak zigilatzeko erabili ohi zen. Zigiluak dokumentu garrantzitsuen gainean inprimatzeko edo edukiontzien zigilu hermetikoa sortzeko ere erabiltzen zen. 21. mendean apaintzeko erabiltzen da batez ere.
Erreferentziak
- ↑ «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-03).
Kanpo estekak
- Datuak: Q1505624
- Multimedia: Sealing wax / Q1505624