Likabitos
Likabitos | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 300 m |
Prominentzia | 103 m |
Mota | mendi eta muino |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°58′55″N 23°44′35″E / 37.981944444444°N 23.743055555556°E / 37.981944444444; 23.743055555556 |
Honen parte da | Penteliko |
Estatu burujabe | Grezia |
Erakunde autonomo | Decentralized Administration of Attica |
Eskualdea | Atika |
Unitate periferikoa | Atenas Zentrala |
Udalerria | Atenas udalerria |
Mendizaletasuna | |
Ohiko bidea | Atenas hiritik funikularrez |
Likabitos (grezieraz: Lykavittos, Λυκαβηττός) Atenasen dagoen kareharri kretazeozko muinoa da.
Geografia
277 metro izanda, muinoa Atenaseko lekurik altuena da. Bere oinarria pinuz beteta dago eta tontorrean XIX. mendeko San Jorgeko kapera (Hagios Georgios), antzerki eta jantoki bat ditu.
Muinoa turistentzako lekua da eta tontorra ailegatzeko funikularra erabil daiteke, Kolonaki auzotik hasita. Bere antzerkian greziar eta nazioarteko kontzertuak egiten dituzte eta baita urtero MAD Video Music Awards.
Kondairak
Likabitos zenbait kondairatan agertzen da. Herri kondairak dio behin otsoz beteta zegoela, izan ere, bere izena "otsoek ibilitakoa (ibilitako muinoa)" esan nahi du.
Mitologikoki, Likabitos Atenak sortutakoa da. Honek Atenasko Akropolia eraikitzen ari zela, Palinitik ekarritako harria erori zitzaion Eriktonio zekarren saskia ireki zenean.
Kanpo estekak
- Boguslawski, Alexander (2000). "Lykavittos Hill."
- Datuak: Q1357713
- Multimedia: Lycabettus / Q1357713