Lucía Sainz
Lucía Sainz | |
---|---|
Lucia Sainz WPT Bartzelona 2017ko finalerdietan | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1984ko urriaren 5a (39 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Hezkuntza | |
Heziketa | California State University, Fresno (en) (2002 - 2004) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | padel player (en) eta tenislaria |
Altuera | 173 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
luciasainz.com | |
Lucía Sainz Pelegri (Bartzelona, Katalunia, 1984ko urriaren 5a)[1] bartzelonar tenislari ohia eta padel jokalari profesionala da. Profesional gisa 5 urte eman eta gero, 2020ko denboraldian Munduko padeleko lehen postuan sailkatu zen Gemma Triayrekin batera. Bartzelona Masterrean izendatu zen txapelketako MVP. 2019an Bartzelonako kirolari onenaren Dona eta Esport saria jaso zuen.[2][3]
2015 urtetik aurrera padelean profesionalki aritzea erabaki zuen, eta, ordutik, bere ibilbidea arrakastatsua izan da. 2020ko denboraldia munduko padel rankingaren gorenean amaitu zuen.[4]
2022ko otsailean padel elkartea (IPPA) sortu zen eta Lucía Sainz aukeratu zuten presidente.[5]
Bizitza
Lucia Sainz Peledri Bartzelonan jaio zen 1984ko urriaren 5ean. Tenisean jokatzen hasi zen 5 urterekin eta 18 urtera arte jardun zuen kirol horretan Bartzelonako R.C. de Polo. Txikitan padel txapelketaren bat jokatu zuen. 18 urterekin Fresnora (AEB) joan zen unibertsitateko taldearekin ikasi eta lehiatzeko beka batekin.[1]
Kirol bilbidea
AEBko abenturaren ostean, bi urtez aritu zen tenis profesionalean jokatzen, eta garaipen garrantzitsuenak binakakoak izan ziren. 2009ko amaieran tenisa utzi eta 2010ean padelean jokatzen hasi zen, Babolateko teniseko sustatzaile lanarekin batera. 2012an, bere kirol ibilbideari aukera bat ematea erabaki zuen, eta padelean %100ean aritzea.[1]
Bartzelonako Real Club de Polon hasi zen padela praktikatzen, eta jokatzen zituen txapelketetan nabarmentzen hasi zen. Profesionalki padelean aritzea erabaki zuen, eta harrezkero bere ibilbidea arrakastatsua izan da. 2018. urtea WPT Rankingeko 2. postuan bukatzera iritsi zen.
2014an iritsi zen Master Serieseko finalera, eta, ordutik, rankingean gora egin zuen pixkanaka. 2016ko denboralditik Gemma Triayrekin jokatu du, eta horregatik utzi zuen alderantzizko posizioa drivera mugitzeko. Biek, bost denboralditan, aurrera egin dute, sailkapeneko seigarren postutik 2020ko rankingeko World Padel Tourreko 1. posturaino. 2020ko urte amaieran, bost urtez bikote izan ostean, Gemma Triayk Sainz utzi eta Alejandra Salazarrekin joan zen.[6] Bea González izan zen Lucía Sainzen bikote berria.[7]
Padel elkartea
2022ko otsailean, IPPA jokalarien elkartea sortu zen. “Elkarrekin, indartsuago” lelopean. Helburua jokalariak helburu komun batekin elkartzea zen. Lucia Sainz aukeratu zuten elkartearen historian lehen presidente.[5]
Sariak
Besteak beste, sari hauek lortu ditu:[1]
2016
- Espainiako txapelduna
- Espainiako selekzioarekin Munduko txapelduna
2017
- Europako txapelduna Espainiako selekzioarekin
- Granada Open txapelduna
- Zaragoza Open txapelduna
2018
- Catalunya Master irabazlea
- Zaragoza Open irabazlea
- Valladolid Open irabazlea
- Granada Open irabazlea
2019
- WOPEN Santanderreko txapelduna
2020
- Sardinia Open txapelduna
- Bartzelona Master txapelduna
- Alacant Open txapelduna
- Las Rozas WPT txapelduna
- Master Series txapelduna
- World Padel Tourreko 1. zenbakia
2021
- Munduko txapelduna Qatarren
- Europako txapelduna
- Madrid Open Finalista
- Bartzelona Master Finalista
- Menorcako WPT Finalista
2023
- Sardiniako FIP txapelduna
Erreferentziak
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Biografia | Lucia Sainz Web Oficial. (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
- ↑ web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lucía Sainz: Parejas deportivas, historia, entrenador, pala y más...» Padel Profesional 2024-02-27 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lucia Sainz: “Fue duro saber que mi compañera me dejaba, pero conseguí ser la nº1”» Mundo Deportivo 2021-01-02 (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
- ↑ a b (Ingelesez) «Lucía Sainz con Padel Alto: ”Es un cargo importante en el momento más crucial del pádel”» Padel Alto (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) deportesmenorca.com. (2020-12-18). «Gemma Triay ha decidido separarse de Lucía Sainz y formar dúo con Alejandra Salazar -» deportesmenorca.com (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
- ↑ (Gaztelaniaz) Rivas, Marina. (2021-09-28). «Bea González se separa de Lucía Sainz y se perfila su regreso junto a Marta Ortega» Diario Sur (Noiz kontsultatua: 2024-07-11).
Kanpo estekak
- Datuak: Q50350968