María José García Beato

María José García Beato
Bizitza
Jaiotza1965 (58/59 urte)
Herrialdea Espainia
Española uhartea
Hezkuntza
HeziketaKordobako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakbankaria
Enplegatzailea(k)Banco Sabadell
Jasotako sariak

María José García Beato (Kordoba, 1965eko maiatzaren 27a) kordobar legelaria eta bankaria da, Banco Sabadell eta Iberpapel erakundeetako kanpo kontseilaria.[1]

Biografia

Zuzenbidean lizentziatu zen Kordobako Unibertsitatean, eta Estatuko Abokatuen Kidegoko kidea da.

Lan ibilbidea

Administrazio Publikoan lan egin zuen Espainiako Auzitegi Nazionaleko Zerbitzu Juridikoko zenbait kargu koordinatzailetan, Datuak Babesteko Espainiako Agentziako Kabinete Juridikoaren arduraduna eta Estatuko Zerbitzu Juridikoko Zuzendaritzako zerbitzu aholku-emaileen zuzendariordea. 2000. urtean, Justizia Ministeriora pasatu zen zuzendari nagusi gisa, eta bi urte geroago Departamentu horretako idazkariorde izendatu zuten.[2]

2005ean Sabadell Bankuan sartu zen aholkularitza juridikoko zuzendari gisa. 2008ko apirilean erakundeko idazkari nagusi eta zuzendaritza batzordeko kide izendatu zuten.[2][3] Hiru urte geroago, idazkariordetzari uko eginda, Kontseiluko sailburuorde izendatu zuten. 2018ko maiatzean jakinarazi zen Banco Sabadelleko kontseilari exekutibo izendatu zuela.[4][5]

2020an, Ibex 35eko bost emakumezko exekutiboetako bat izan zen, Ana Botín, María Dolores Dancausa, Vanisha Mittal eta Cristina Ruiz Ortegarekin batera.[6]

2021ean, Banku horretako kanpo-aholkulari izatera pasatu zen. Kredituen eta Estrategia eta Jasangarritasunaren Batzorde Delegatuetako kide gisa. Banco Sabadell Fundazioaren patronatuko kidea da. Espainiako Bankuen Elkarteko patronatuko kidea ere bada, eta Cajasur Fundazioaren patronatuko aholku kontseiluko kidea.[2]

2022an Iberpapel erakundeko kontseilari independentea izendatu zuten.[7]

Sariak eta aintzatespenak

  • 2020an, Ibex 35eko bost emakumezko exekutiboetako bat.[6]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) «María José García Beato: Una vida de aprendizaje continuo y actitud positiva» Diario Córdoba 2008-12-14 (Noiz kontsultatua: 2024-05-19).
  2. a b c «Iberpapel nombrará consejera a María José García Beato, ex secretaria general de Sabadell» theobjective.com 2022-03-10.
  3. María José García Beato, nombrada secretaria general de Banco Sabadell. 28 d' abril de 2018.
  4. La secretària general de Banc Sabadell passa a ser consellera de l'entitat en substitució de Lara García. 24 de maig de 2018.
  5. La sortida de García Lara genera canvis a la cúpula de Banc Sabadell. 26 de maig de 2018.
  6. a b diario_responsable. «El aumento de la presencia de mujeres en los consejos de empresas del IBEX 35 aún no genera paridad» Diario Responsable.
  7. [https://www.boe.es/borme/dias/2022/03/09/pdfs/BORME-C-2022-837.pdf SECCIÓN SEGUNDA - Anuncios y avisos legales CONVOCATORIAS DE JUNTAS. ].

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61062257
  • Wd Datuak: Q61062257