Martxoaren 1eko mugimendua
Martxoaren 1eko mugimendua | ||
---|---|---|
Jatorrizko izena | (ko) 3·1 운동 (ko) 3·1 만세 운동 (ko) 3·1 혁명 (ko) 기미 독립 운동 | |
Mota | erresistentziako mugimendua protesta | |
Data | 1919ko martxoaren 1a | |
Herrialdea | Koreako japoniar okupazioa | |
Parte-hartzaileak | The 33 National Representatives (en) Yu Gwansun (en) 48 National Representatives (en) | |
Kausa | theory of Gojong's poisoning (en) | |
Webgune | contents.history.go.kr… |
Martxoaren 1eko mugimendua, Sam-il Mugimendua (3-1) izenaz ere ezaguna (Hangul: 3·1 운동 ), 1919an korearrek egindako protesta-mugimendu esanguratsua izan zen. Mugimendu honek Koreako japoniar okupazioaren aurrean independentzia eskatzen zuena eta Japoniar kulturaren asimilazio behartuarekin amaitzea[1]. Korearen independentziaren aldeko mugimendu zahar eta handienetakotzat hartzen da, eta etorkizuneko independentzia ekimenetarako katalizatzailetzat hartzen da. Hogeita hamahiru buruzagi kultural eta erlijioso korearrek aldarrikapen bat egin zuten Seulen milaka ikasle eta herritarren babesarekin. 1.000 mobilizazio baino gehiago izan ziren beste hiri askotan. Hauek bortizki erreprimitu zituzten; Park Eun-sik historialari korearraren arabera, 7.500 hildako eta 16.000 zauritu eta 46.000 atxilotu inguru izan ziren.
Koreak hamarkada batzuk beranduago lortu zuen independentzia, Bigarren Mundu Gerraren amaieran Japonia errenditzean. Gaur egun, martxoaren 1a jai nazional gisa ospatzen da Hego Korean, baina ez Ipar Korean.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q482525
- Multimedia: March First Movement / Q482525