Moskoforoa
Moskoforoa | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | K.a. VI. mendea |
Mugimendua | archaic Greek sculpture (en) |
Aurkikuntza data | 1863 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | Hymettian marble (en) |
Dimentsioak | 162 () cm |
Kokapena | |
Lekua | Atenasko Akropolia Atenas |
Bilduma | Acropolis Museum (en) |
Koordenatuak | 37°58′N 23°44′E / 37.97°N 23.73°E / 37.97; 23.73 |
Historia |
Moskoforoa (antzinako grezieraz: Μοσχοφόρος; eusk. 'txahal garraiatzailea'), K.a. 570ean eginiko eskultura da eta Atikako, Antzinako Grezia, tailerreko eskulturgileren batek zizelkatua. Greziar garai arkaikoko maisulantzat hartzen da.
Aurkikuntza
Eskultura Atenasko Akropoliaren hondakinen artean topatua izan zen.
Sinbologia
Artelanak gizon bat erakusten du txahal bat daramalarik sorbalda gainean, ezker hanka aurreratua duelarik eskuinarekiko, Kuros (Arkaiko garaiko gizon gazteen eskulturen moduan) deiturikoek bezala. , baina hauek ez bezala, besoen posizioa desberdina da, bizarra eta kapa eramateaz gain[1].Horretaz gain, eskultura hauen ezaugarri den irribarre arkaikoa erakusten du.
Eskultura Rombosek, Palesen aitak, Atena jainkosari eskainitako opari bat zen. Eskultura hau Hermes krifororen irudikapen ikonografikoarekin lotu da eta krotonako Miloni,, erreferentzia egiten diola ere iradoki da. Krootngnako Milon arkume batekin hiritik korrika entrenatzen zuen atleta bat zen, eta denbora joan ahala arkumea handitzen zihoan , beraz entrenamendua ere. Gainera garai hartan, ohikoak ziren jokoetako irabezleen edo ateta ezagunak eirudikatzen zituzten estatuak.
Ezaugarriak
- Egilea: Ezezaguna, (Atikako tailerrak).
- Estiloa: Greziako garai arkaikoa
- Materiala:Himeto mendiko marmola, begietan harri inkrustazioak dituelarik.
- Altuera: 1,65 metro(urutik belaunetaraino).
- Oinarrian idatzi bat du non aipatzen den Rombok, Palesen semeak, eskaintzen duela.
Kontserbazioa
Artelana modu iraunkorrean Atenasko Akropoliaren Museoan (Grezia) erakusten da, non inbentarioko 624 zenbakia duen.
Erreferentziak
- ↑ Martin Robertson, El arte griego, p.61, Madrid: Alianza Editorial, (2003).ISBN 84-206-7050-2.
Kanpo estekak
- Moskoforoa Atenasko akropoliaren museoko webgunean
- Moskoforoaren orria Artehistoria webgunean
- Datuak: Q1722117
- Multimedia: Moscophoros / Q1722117