Nicolas Froment
Nicolas Froment | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Uzès, 1430 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Heriotza | Avignon, 1484 (egutegi gregorianoa) (53/54 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Avignon |
Mugimendua | School of Avignon (en) |
Genero artistikoa | erretratua |
Nicolas Froment (Uzès, 1435 inguruan - Avignon, 1486 inguruan) lehen Pizkundeko frantziar margolaria izan zen, Avignongo bigarren eskolako garrantzitsuenetakoa.
Bizitza
1461 aldean, Toscanako lurretan ibili zen, Italian, non erretaula bat egin baitzuen, Lazaroren piztuera (Uffizi Galeria, Florentzia). Gero, Avignonen lan egin zuen. René Anjoukoa erregearen margolari ofizial izendatu zuten, eta Proventzako artearen ezaugarriak erabiliz Sasi Irazekia (1475-1476, Saint-Sauveur katedrala, Aix-en-Provence) egiteko agindua hartu zuen.
Margokera
Haren estiloak eklektizismo moduko bat erakusten du, flandestarren zehaztasuna Florentziako estiloarekin bat eginez. Argi ikusten da hori bere obra nagusietan: Lazaroren piztuera eta Sasi Irazekia. Hala, irudien trataera ia eskulturazkoa da bi lanetan, eta adierazkortasuna oso nabarmena, zenbaitetan karikaturari ere hurbiltzen zaiona.
Aipaturiko bi obra horietan, Sasi Irazekia-k du estilo helduena. Ikonografiak Andre Mariaren birjintasuna azpimarratzen du, eta bitxi samarra da; bestalde, erdiko gorputzak eta alboetako biek Roger van der Weydenen eta Dirk Boutsen eragina dute, paisaiaren deskribapen oparoan eta oihalen aberastasunean batez ere.
Iruditegia
Irudi bat handitzeko, klika ezazu gainean. |
- Jesukristo eta Marta, Lazaroren piztuera erretaularen ezkerreko ohola, 1461, Uffizi Galeria, Florentzia.
- Sasi Irazekia, erdiko ohola, 1475-1476, Saint-Sauveur katedrala, Aix-en-Provence.
- Sasi Irazekia, alboetako oholak, 1475-1476, Saint-Sauveur katedrala, Aix-en-Provence.
-
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nicolas Froment |
- Datuak: Q712821
- Multimedia: Nicolas Froment / Q712821