Omagua

Omaguak
Biztanleak guztira
c. 270.700
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Kolonbia
 Ekuador
 Peru
 Brasil
Hizkuntza
Omagua (hizkuntza)
Erlijioa
Kristautasun sinkretista
Zerikusia duten beste giza taldeak

Omagua edo cambeba Tupi-guarani familiako herri amerindiarra da. Omaguak Kolonbiako hego-ekialdean, Ekuadorreko ekialdean, Peruko ipar-ekialdean eta Brasilgo mendebaldean bizi ziren antzina, Vaupes eta Jurua ibaien arteko lurraldeetan. Inguruko indiarrek baino bizimodu aurreratuagoa zuten. XVI. mendean Eldorado alegietako urrearen lurraldea han zegoela uste izan zen, eta hiru bidaldi egin ziren 1536, 1541 eta 1560. urteetan. Gaur egun antzinako omaguen ondorengoak oihanean bizi dira, eta kautxua biltzea dute lanbide nagusia.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1483997
  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh93003309
  • Wd Datuak: Q1483997