Oxythyrea funesta
Oxythyrea funesta | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cetoniidae |
Generoa | Oxythyrea |
Espeziea | Oxythyrea funesta Poda, 1761 |
Oxythyrea funesta edo Izerkariaren kakalardoa[1] Scarabaeidae familiako kakalardoa da. Europan, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean bizi da. Iberiar penintsulan loreetan aurkitzen den kakalardo ohikoenetakoa da eta izurria kontsideratzen da. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].
Azpiespezieak
Bi aldaera ditu kakalardo honek:
- Oxythyrea funesta var. consobrina (Villa)
- Oxythyrea funesta var. deleta (Mulsant)
Deskribapena
Tamaina txikiko kakalardoa da, 8-10 mm arteko luzera duena. Kakalardo beltza da eta puntu zuri ugari ditu gorputz guztian barreiaturik. Kobre koloreko distirak izaten ditu[3]. Ile zuri oso finez estalirik du gorputza[4]. Ile horiek polena harrapatzen dute eta lorearen polinizazioan laguntzen dute[1].
Beldarra zuria da eta animalia heldua baino handiagoa da, 30 mm hartzen ditu[4].
Habitata eta elikadura
Loreak dauden tokian ikusten da, haietaz elikatzen baita. Ez du soilik nektarra jaten, bai eta loreen gainerako atalak eta kimuak ere[4], horregatik kopuru handitan agertzen denean izurri gisa kontsideraturik dago[3]. Beldarrek landareen sustraiak jaten dituzte.
Bizi zikloa
Intsektu helduak maiatza eta uztaila artean ikusten dira. Ondoren arrautzak jartzen dituzte beldarrak elikatuko diren landareetan. Beldarrak lurrean hibernatzen du eta udaberrian berriz aktibatzen da.
Iruditegia
- Kakalardoa loreaz elikatzen.
- Arra eta emea elkarrekin.
- Kakalardo heldua hatz batean, tamaina konparatzeko.
Erreferentziak
- ↑ a b Izerkariaren kakalardoa (Oxythyrea funesta) « Atariaren bloga. (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Valderrey, Juan Luis Menéndez. «Oxythyrea funesta (Poda, 1761)» Naturaleza y turismo (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Escarabajo del sudario, Oxythyrea funesta (Coleoptera, Scarabaeidae)» El desinsectador y desratizador 2013-04-15 (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
Kanpo estekak
- Datuak: Q1189216
- Multimedia: Oxythyrea funesta / Q1189216
- Espezieak: Oxythyrea funesta