Pablo de Málaga
Pablo de Málaga | |
---|---|
Enrique Morenteren albuma | |
Egilea(k) | Enrique Morente |
Argitaratze-data | 2008 |
Izenburua | Pablo de Málaga |
Ekoizpen lekua | Espainia |
Banatze bidea | disko konpaktu |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | flamenkoa |
Hizkuntza | gaztelania |
Diskoetxea | Discos Probeticos (en) |
Zatiak | 13 musika pista |
Deskribapena | |
Honen parte da | Enrique Morente's albums in chronological order (en) |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Enrique Morente |
Pablo de Málaga Enrique Morentek 2008an plazaratu zuen flamenko musika disko ezaguna eta berritzailea da. Hau bere azken lana izan zen eta Pablo Picassori eskainita dago. Nolabait, Picasso poeta ezagutu zuen eta haren poema batzuk musikatu zituen. Hau bukatu ondoren, Picassori eskainitako beste bat hasi zen prestatzen, El barbero de Picasso, baina bukatu gabe gelditu zen. Bere lan hau publikoaren aldetik ez zuen harrera ona izan zeren flamenko tradizionaletik asko urrundu baitzen.[1] Diskoa Caimán Records eta Morentek sortutako Discos Probéticos zigiluek argitaratu zuten.[2]
Jatorria
Malagako Picasso Museoaren inaugurazioan abestu zuen Morentek eta han ezagutu zuen margolariaren obra. Hori da lan handi honen abiapuntua.
Picassoren poesia
Picassok bere burua azaldu zuen poema askoren bitartez. Lan horiek berandu arte ez dira ezagutu baina, azkenean, 1989an, lehen aldiz Frantzian argitaratu ziren, Picasso poèmes izenburuarekin, Androula Michaël bilketa prestatu ondoren. Espainian Poemas en prosa izenburuarekin, Plataforma argitaletxeak plazaratu zituen. Poema gehienak, jatorriz, frantsesez idatzita zeuden eta garai luze batean, 1935tik, sortu zituen margolariak. Lan horiek dokumentu balore handia dute[3] zeren eta literaturaren ikuspuntutik oso landuta ez baitzeuden.
Abestiak
Poemen gaztelaniazko bertsioak Ana Nuñorenak dira.
- "Guern-Irak" (7´15).
- "Tientos griegos (Lllamadas anónimas" (4´10).
- "Autorretrato" (2´32).
- "Pintao en un papel verde" (1´11).
- "Borrachuelo con aguardiente" (3´13).
- "Malagueña de la campana" (2´06).
- "Compases y silencios" (7´57).
- "Montes de Málaga" (3´50).
- "Soleá de los números" (3´02).
- "Pan tostao" (3´24). .
- "Soneto X" (3´12).
- "Angustia de mensaje" (5´24).
- "Adiós, Málaga" (3´19).
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Enrique Morente
- Pablo Picasso
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Lanaren aurkezpena Morenteren eskutik.
- (Gaztelaniaz):"Tientos griegos" abestia Youtuben.
- Datuak: Q50141612