Paige Hauschild
Paige Hauschild | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santa Barbara (Kalifornia), 1999ko abuztuaren 17a (25 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea San Marcos High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria eta igerilaria |
Parte-hartzailea
| |
Paige Hauschild (Santa Barbara, Kalifornia, AEB, 1999ko abuztuaren 17a) waterpolo jokalari estatubatuarra da. Estatu Batuetako emakumezkoen waterpolo selekzio nazionaleko kide da[1][2], eta, 2020ko Tokioko Udako Olinpiar Jokoetan, parte hartu zuen, non urrezko domina irabazi zuen[3].
Ibilbideko lorpen aipagarrienak
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro, urrezko domina irabaziko du AEBko taldearekin, Espainiako (zilarrezkoa) eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute AEBko taldea: Rachel Fattal, Aria Fischer, Makenzie Fischer, Kaleigh Gilchrist, Stephania Haralabidis, Paige Hauschild, Ashleigh Johnson, Amanda Longan, Maddie Musselman, Jamie Neushul, Melissa Seidemann, Maggie Steffens eta Alys Williams-ek[4][5].
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia | 01 ! | Waterpoloa emakumezkoa[6]. |
Gainerako lorpenak
Munduko Igeriketa Txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Gwangju Hego Korea | 01 ! | Waterpoloa |
2017 | Budapest Hungaria | 01 ! | Waterpoloa |
Joko Panamerikarrak | |||
2019 | Lima Peru | 01 ! | Waterpoloa |
Bizitza pertsonala
Hauschild Santa Barbaran (Kalifornia) jaio zen Jenni eta Dwayne Hauschild gurasoengandik. Bere aitak boleibolean jokatu zuen Long Beach State Unibertsitatean. Santa Barbaran hazi zen, eta San Marcos High School-era joan zen; 2017an graduatu zen. Kaliforniako Hegoaldeko Unibertsitatera joaten da, eta, bertan, komunikazioa ikasten du[7][8].
Erreferentziak
- ↑ «PAIGE HAUSCHILD» Team USA.
- ↑ «Paige Hauschild - Women's Senior National Team» USA Water Polo.
- ↑ «Paige HAUSCHILD» Olympics.com.
- ↑ «Paige Hauschild» olympedia.org 2022-01-19an begiratua(Ingelesez)
- ↑ «Paige Hauschild» Olympics.com 2022-01-19an begiratua (Gaztelaniaz)
- ↑ "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
- ↑ «PAIGE HAUSCHILD» Team USA.
- ↑ «Paige Hauschild - Women's Water Polo» USC Athletics.
Kanpo estekak
- Datuak: Q97065376