Park Wan Suh

Park Wan Suh

(2004)
Bizitza
JaiotzaGapyeong County (en) Itzuli, 1931ko urriaren 20a
Herrialdea Hego Korea
HeriotzaGuri (en) Itzuli, 2011ko urtarrilaren 22a (79 urte)
Familia
Seme-alabak
ikusi
  • Won-Kyung Ho (en) Itzuli
    Wŏn-suk Ho (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSeoul National University (en) Itzuli
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Jasotako sariak
ikusi
  • Manhae Prize
    Ho-Am Prize in the Arts
Hau korear izena da, abizena Park du.

Park Wan Suh (Gaepung-gun, 1931ko urriaren 20a - 2011ko urtarrilaren 22a) Hego Koreako idazlea izan zen.[1][2]

Biografia

Park Wan Suh 1931n jaio zen Gaepung-gun, Gyeonggi probintzian, gaur egun Ipar Korea da. Seulgo Unibertsitate Nazionalean sartu zen, Koreako unibertsitate ospetsuenean, baina Koreako Gerragatik eta nebaren heriotzagatik utzi behar izan zuen.[3] Gerran, Ipar Koreako armadak banandu egin zuen amagandik eta nebarengandik, eta Ipar Koreara eraman zituen. Bera Achui izeneko herri batean bizi izan zen, Guri herrian, Seulen kanpoaldean, hil zen arte. Park minbiziaz hil zen 2011ko urtarrilaren 22an.[4]

Lanak

Park Wan Suh-ek 1970ean argitaratu zuen bere lehen lana, Zuhaitz biluzia, 40 urte zituenean. Bere literatur ekoizpena azkar hazi zen eta 2007an hamabost eleberri eta kontakizun laburren hamar bilduma idatzi zituen.[5] Bere lana Korean miresten eta errespetatzen da eta hainbat literatur sari irabazi ditu, 1981eko Yi Sang Literatur Saria, 1990eko Koreako Literatura Saria eta 1994ko Dong-in Literatura Saria barne.[6][7]

Bere lanak familietan jartzen du arreta, eta klase ertainari kritika gogorra egiten dio.[5] Horren adibiderik argiena, agian, bere Ametsetako inkubagailua kontakizuna da. Kontakizun horretan, emakume bat abortatzera behartu dute, haur gizonezko bat izan arte. Korean egin zituen lanik ezagunenak Urte txarra hirian, Arratsaldeak balantzaka, Urte hartako negua beroa izan zen eta Oraindik ametsetan zaude?dira.[8]

Sariak

  • Yi Sang Literatur Saria (1981)
  • Korear Literaturako Sari Nazionala (1990)
  • Hyundae Munhak Saria (1993)
  • Dong-in Literatur Saria (1994)
  • Ho-am Arte Saria (2006)
  • Kultura Merezimenduaren Ordena, 2011.[9]

Erreferentziak

  1. (German) "Südkoreanische Autorin Pak Wanso gestorben": (South Korean Pak Wanso author died), on news.orf.at 22-01-2011
  2. "Park Wan Suh" Biographical PDF, LTI Korea, p. 3 available at LTI Korea Library or online at: Copia archivada. .
  3. Korean Writers: The Novelists. Minmusa Publishing, 2005. (p 213)
  4. [Esteka hautsia]
  5. a b Cherished Themes from Park Wan-seo's Literary Life. Korea Focus. Choi Jae-bong. .
  6. Colonial Modernity in Korea By Gi-Wook Shin, Michael Edson Robinson p224
  7. Korean Writers: The Novelists. Minmusa Publishing, 2005. (p 212)
  8. http://park.org/Korea/Pavilions/PublicPavilions/KoreaImage/e-information/culture/pack.html. .
  9. Jang, Sung-eun. "Beloved Korean Novelist Dies At 80," Wall Street Journal (US). January 26, 2011.

Kanpo estekak

  • "Nork jan zuen Shinga guztia?" KTLITen
  • "Nork jan zuen Shinga guztia?" Financial Timesen
  • "Nork jan zuen Shinga guztia?" Akta Korearrean
  • Park Wan-so AuthorTrek-en
  • Itzulitako obren bibliografia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q465489
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 9917892
  • ISNI: 0000000120207103
  • BNE: XX4995049
  • BNF: 123205342 (data)
  • CANTIC: a11327972
  • GND: 124036473
  • LCCN: n81019638
  • NDL: 00318237
  • NKC: jx20110601011
  • CiNii: DA06977166
  • SUDOC: 032112084
  • Wd Datuak: Q465489