Pasmajärvi (Enontekiö)

Pasmajärvi aintzira
Datu orokorrak
Garaiera301,7 m
Motaaintzira
Azalera5,64 km²
Geografia
Map
Koordenatuak68°22′05″N 24°17′34″E / 68.3681°N 24.2928°E / 68.3681; 24.2928
Estatu burujabe Finlandia
Regional State Administrative AgencyRegional State Administrative Agency for Lapland
Finlandiako eskualdeakLappi
Finlandiako udalerriakEnontekiö
HustubideaYlijoki ibaia

Pasmajärvi aintzira Finlandiako Enontekiö udalerrian dagoen aintzira bat da. Pöyrisjärvi eta Pulju eremu basatien artean dago, Peltovuoma herriaren ertzean. Nahiz eta aintzira ez dagoen babestutako eremu batean, bertan, hegazti babestu asko aurki daiteke; hala nola, txirri antzeko hegaztiak (urre txirri arruntak esaterako), borrokalariak, kuliska pikartak, zingira-hontzak, mirotz zuriak, eskandinaviako lagopodo ospetsuak, ahatebeltzak, ahatebeltz hegalzuriak, murgilari handiak, zerra txikiak, hego mugimendu motzak egiten dituzten belatz txikiak eta arrano beltzak.

Beste ohiko biztanle batzuk azeri zuri eta gorriak, bisoi amerikarrak, elur-orein etxekotuak, erbinude arrunt eta zuriak, hartz arreak, ipar-katamotzak, jatunak eta otsoak dira [1].

Peltojärvi mendebaldean Pasmajärvi aintziraren bizilagun nagusia da. Käkkälöjoki ibaitik datorren urak betetzen du aintzira; bestalde, ateratzeko orduan, ura Ylijoki ibaiaren bidez, Ounasjokira isurtzen da, azkenik, Botniako Golkoraino iristeko.

Aintzira oso ezaguna da arrantza munduan; izan ere, bertan, amuarrain marroi eta laponiako amuarrain artiko handienak arrantzatzera uda partean etorri ohi diren arrantzaleen kopurua handia da. Gutxi gorabehera, azarotik ekainera izoztua egon ohi da eta bertako bost uharteek zuhaizti txiki dirudite lurzoru izoztuaren gainean.

Erreferentziak

  1. Puljun erämaa-alue[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12265581
  • Wd Datuak: Q12265581


Enontekiöko aintzira garrantzitsuenak
Saana mendixkako ikuspegi urtsuak
Saana mendixkako ikuspegi urtsuak
Malla Erreserba Naturaleko Kilpisjärvi aintzira
Malla Erreserba Naturaleko Kilpisjärvi aintzira
AilakkajärviGuoskatjávriIso SalankijärviIso LeveäKalatonKalatonjärviKaura
KelottijärviKetojärviKilpisjärvi • Kivijarvi • LijankijärviMarsujärviMarttajärviMelajärvi
MuotkajärviNäkkäläjärviOunasjärviPalojärviPasmajärviPeerajärviPeltojärvi
PeriläjärviPitsusjärviPöyrisjärviRiimmajávriSalttijärviSeitavuopioSomasjärvi
SotkajärviTermisjärviTuolpajärviTuorkottajärviVuomajärvetVuontisjärviYlimmäinen