Pebetontzi
Pebetontzi | |
---|---|
ontzi zeremoniala eta suontzia | |
Irudi gehiago | |
Pebetontzia[1] sua agerian edo intsentsua erretzen edukitzeko pertz moduko bat da, timiaterio zaharren antzeko objektua. Erlijioan, ekintza sinbolikoetan edo kirol-zeremonietan suari eusteko erabiltzen diren ontziei horrela deitzen zaie.
Irlandako kondairetan, pebetontzi moduko bat da leprechaunek beraien altxorra gordetzeko erabiltzen duten objektua. Wicca sorginkerian, antzeko ontzi bat zirkulu sakratu baten erdian jartzen da, gero erritual batean errea izango denari eusteko.
20. mendetik, Olinpiar jokoen testuinguruan, su olinpikoa piztuta egoten den egitura da pebetontzi olinpikoa.
Iruditegia
- Iberiar kulturako pebetontzi edo intsentsu-ontzi irekia, burdina-aroa, l'Alt de Benimaquia (Alacant)
- Bartzelonako Espainiako Plazako monumentuaren buru, pebetontzi funtzioko pertza.
- Sotxiko pebetontzi olinpikoa.
Erreferentziak
- ↑ «OEH - Bilaketa - Pebetontzi» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
Ikus, halaber
- Intsentsu-ontzia
Kanpo estekak
- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko Wikipediako «Pebetero» artikulutik itzuli da; zehazki, 2023-09-23ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
- Datuak: Q128031728
- Multimedia: Ceremonial fire containers / Q128031728