Petersen proiekzio

Gall-Petersen Lurraren proiekzioa.

Peters-en proiekzioa —modu egokiagoan Gall-Petersen proiekzioa— Lurra plano batean irudikatzeko era alternatibo bat da. Arno Peters kartografo alemaniarrak proposatu zuen 1974. urtean; eta 1990ean kartografia horretan oinarritutako atlasa argitara eman zuen.

Petersen proiekzioak munduko mapen irudikapen tradizionala —Mercator proiekzioan oin hartzen zuena— zalantzan jarri zuen. Petersen aburuz, proiekzio tradizional horrek kartografoen ikuspegi eurozentrikoa agerian uzten zuen. Petersen proiekzioan, berriz, mapan marraztutako eremuak benetako eremuekiko proportzionalak dira.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) Petersen proiekzioari buruzko gunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q27123
  • Commonscat Multimedia: Gall-Peters projection / Q27123

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85100325
  • Wd Datuak: Q27123
  • Commonscat Multimedia: Gall-Peters projection / Q27123