Portugaldar kreolerak
Portugaldar kreolerak Portugaldar Inperioak eragindako hizkuntza kreoloak dira eta portugesa da mintzaira hauen oinarri nagusia.
Sailkapena
- Afrikarrak: Nagusiki Ginea-Bissauko kreolera eta Cabo Verdekoa dira, baina baita Sao Tome eta Principekoak ere.
- Amerikarrak: Batik bat Papiamentoa, nederlandera eta gaztelaniak ere eragindakoa.
- Asiarrak: Indiako Daman eta Diuko mintzairak, Sri Lankako kostaldeko udalerri batzuetakoak eta Macaukoa (desagertzear dagoena).
Ikus, gainera
- Lusofonia
Kanpo estekak
- (Portugesez)"Associação Brasileira de Estudos Crioulos e Similares" (ABECS)
- Datuak: Q14507109