Queletia mirabilis

Queletia mirabilis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaQueletia
Espeziea Queletia mirabilis
Fr., 1871

Queletia mirabilis Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.

Deskribapena

Karpoforoa: Heltzerakoan ateratzen da lurretik; Lycoperdon zuri baten antzekoa, ia leuna, goialdean biribildua eta pixka bat mehetua oinarrian. Intxaur baten neurrira iristen denean, glebaren goiko aldea haritzen hasten da, esporen heltzearen ondorioz, eta onddoaren beheko aldean fenomeno bitxi bat gertatzen da: luzatu egiten da eta atzeko aldea lurreko gainazalera eramaten du. Hanka jada ez da peridiora atxikitzen, disoziatu egiten da, txima itxuran harilkatu egiten da eta epidermisak esporak biltzen ditu. Neurriak hauek dira: 3-7 cm-ko diametrokoa; oinaren altuera 8-15 cm artekoa.

Gleba: Zuri-burdin kolorekoa, kapilizio bihurgunetsuarekin, hori ilun kolorekoa.[1]

Etimologia: Mirabilis epitetoa latinetik dator, arreta merezi duena esan nahi duen “mirabilis” hitzetik. Oso urria delako.

Jangarritasuna

Interes gastronomikorik gabea.

Nahasketa arriskua

Europa osoan leku gutxitan aurkitu izan da.

Sasoia eta lekua

Kaltetutako azaletan. Gutxitan humusa duen lurzoruan.

Banaketa eremua

Ameriketako Estatu Batuak, Pirinioak, Alpeak, Frantzia, Italia.[2]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 537 or. ISBN 84-282-0541-X (T.I3. ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. Queletia mirabilis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q10648089
  • Datu taxonomikoak
  • EOL: 1030314
  • GBIF: 2536052
  • Index Fungorum: 152942
  • MycoBank: 152942
  • Wd Datuak: Q10648089