Raymonde Peschard

Raymonde Peschard

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaBologhine (en) Itzuli, 1927ko irailaren 15a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMedjana (en) Itzuli, 1957ko azaroaren 26a (30 urte)
Jarduerak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakAljeriako Independentzia Gerra

Raymonde Peschard, Taous ezizenaz ezaguna (Bologhine, Aljeria, 1927ko irailaren 15a – Medjana, Aljeria, 1957ko azaroaren 26a), Aljeriako agintariek independentzia lortu ondoren «chaida-tzat» (martiria) jo zuten Europako jatorriko aljeriar bakarra izan zen.[1] Konstantinan ehortzita dago, eta hiriko etorbide garrantzitsu batek bere izena du.[2]

Biografia

Raymonde Peschard 1927ko irailaren 15ean jaio zen Saint-Eugène-n (gaur egun Bologhine), Aljerreko valierrian, (Aljeria).[3] Aita Konstantinako geltokiko estazioburua zen.[4] Raymonde Électricité eta gaz d'Algérie konpainiako gizarte-laguntzailea zen.[4] Aljeriako Alderdi Komunistan, UFA erakundean (Union des Femmes algériennes) eta Errepresioaren Aurkako Batzordean militatu zuen; horregatik, 1955eko uztailaren 5ean, Konstantinatik egotzi zuten.[5] 1956an FLNrekin (Front de libération nationale) bat egin zuen, eta bertan zenbait misio burutu zituen. Horretan zebilela, Fernand Iveton FLNko militante komunistari lehergailuak eman izana leporatu zioten.[5] Salaketa, baina, ez omen zen egiazkoa: antza denez, Ivetonek, torturapean, bonbak pasatu zizkion emakumea ilehoria zela deklaratu zuen, Jacqueline Guerroudj militante beltzarana babestearren;[6] horregatik, inteligentzia-zerbitzuak Raymonde Peschard-en bila hasi ziren.[5] 1957ko martxoan, ALN (Armée de libération nationale) FLNren adar armatuarekin bat egin zuen.[3] Bertan, Taous ("Pauma", arabieraz) esaten zioten, bere edertasunagatik.[4]

1957ko azaroan, Raymonde Pescharden taldeak Tunisiako zuzendaritza hartu zuen bere gain.[7] Azaroaren 26an, egunsentian, armada frantsesak Mustapha Laliam buru zuen taldea inguratu zuen, Medjana herritik gertu. Enfrentamenduan, frantses militarrek Raymonde Peschard hil zuten, hamar arma-kiderekin batera.[8]

Erreferentziak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Template:Adelaide Cabete» artikulutik itzulia izan da, 2023-09-17 data duen 207928957 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-09-17 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. (Frantsesez) Einaudi, Jean-luc. (1985). Pour l'exemple, l'affaire Fernand Iveton. Enquête.. in: Histoire et perspectives méditerranéennes. Paris: Éditions L’Harmattan, 224-225 or. ISBN 2-85802-721-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  2. (Frantsesez) Rebah, Mohamed. (2014-08-01). «Raymonde Peschard: Elle est morte pour l'Algérie son pays» Al Huffington Post (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  3. a b Attoumi, 2012, or. 58
  4. a b c Funès, 2012
  5. a b c Dore-Audibert, 1995, or. 166
  6. (Frantsesez) Gallissot, René. (2021-03-02). GUERROUDJ Jacqueline [née NETTER Jacqueline, divorcée de Pierre MINNE. ] Maitron/Editions de l'Atelier (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  7. Attoumi, 2012, or. 59
  8. Attoumi, 2012, or. 65

Bibliografia

  • (Frantsesez) Einaudi, Jean Luc. (1985). Pour l'exemple: l'affaire Fennand Iveton. Enquête. in: Histoire et perspectives méditerranéennes. Éditions L’Harmattan, 250 or. ISBN 2-85802-721-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  • (Frantsesez) Rebah, Mohamed. (2014-08-01). «Raymonde Peschard: Elle est morte pour l'Algérie son pays» Al Huffington Post - Maghreb-Algérie (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  • (Frantsesez) Attoumi, Djoudi. (2012). Les appelés du contingent, ces soldats qui ont dit non à la guerre : une face cachée de l'armée coloniale française pendant la guerre d'Algérie. Paris: L'Harmattan, 217 or. ISBN 978-2-336-00493-8. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  • (Frantsesez) Dore-Audibert, Andrée. (1995). Des Françaises d'Algérie dans la Guerre de libération : des oubliées de l'histoire. Karthala ISBN 978-2-86537-574-5. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  • (Frantsesez) Funès, Nathalie. (2012). Le camp de Lodi : Algérie, 1954-1962. Stock ISBN 978-2-234-07033-2. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q18029238
  • Commonscat Multimedia: Raymonde Peschard / Q18029238

  • Wd Datuak: Q18029238
  • Commonscat Multimedia: Raymonde Peschard / Q18029238