Saguzar bibotedun
Saguzar bibotedun | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Chiroptera |
Familia | Vespertilionidae |
Generoa | Myotis |
Espeziea | Myotis mystacinus (Kuhl, 1817) |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Zabalera | 0,213 m |
Eguneko zikloa | gaueko |
Saguzar bibotedun edo bizar-saguzarra (Myotis mystacinus) Euskal Herrian topa dezakegun saguzar-espeziea da.
Itxura
Ile luzea du, kizkur xamarra, marroia bizkarraldean eta grisa sabelaldean.
- Pisua: 4g-8g artean.
- Luzera: 35mm-48mm artean.
- Hegal-luzera: 190mm eta 225 mm artean.
Bizigunea
Erdi-haitzulotarra den animalia da. Neguan, leizeetan hibernatzen du (bakarka edo talde txikietan) eta udan, kanpoan bizi da: zuhaitzen azalaren atzean, hormetako pitzaduretan edo etxe zaharretako sabaian aterpetzeko ohitura du.
Portaera eta elikagaia
Espezie sedentarioa da, hau da, beti leku berean bizi ohi da. Dipteroak, tipuldoak eta armiarmak ditu elikagaitzat.
Ikus, gainera
- Saguzar
- Myotis myotis
- Myotis blythi
- Ugaztun
- Datuak: Q508013
- Multimedia: Myotis mystacinus / Q508013
- Espezieak: Myotis mystacinus