Saint-Marcouf uharteak

Saint-Marcouf uharteak
Datu orokorrak
MotaUhartedi eta sea fort (en) Itzuli
EponimoaSaint-Marcouf
Geografia
Map
Koordenatuak49°29′40″N 1°09′00″W / 49.4944°N 1.15°W / 49.4944; -1.15
UTC orduaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Normandia
Departamendua Mantxa
BarrutiCherbourg barrutia
Kantonamenducanton of Montebourg
Frantziako udalerriSaint-Marcouf
Ur-gorputzaMantxako kanala
San Markoul

Saint-Marcouf uharteak Frantziako Mantxako kanalean, Senaren badian dauden uhartedi dira. Bi uharte osatzen dute: Terre eta Large uhartea. Gutxi gorabehera Saint-Marcouf herritik zazpi kilometrotara daude, Cotentin penintsularen parean. Saint Marcouf komunaren menpe daude, (Mantxa departamenduan, Normandian). Garrantzi ekologiko eta historiko handia dute.

Historia

Izenaren jatorria

Erromatarren garaian, bi uharteak Duolimonis deitzen ziren.

VI. mendean, San Markoul, 490ean Bayeuxen jaioa, garai hartan Neustria erresuman, hara erretiratu zen garizuma pasatzeko. 558an hil zenean, Coutancesetik gertu lurperatua izan zen, berak sortu zuen Nanteuileko abadian. Santuak eskrofula sendatu omen zuen eta, horren ondorioz, ezaguna egin zen. Uhartedian egon ondoren bere izena eman zion orduan artxipelagoari. 898an, bere gorpuzkiak Laonetik (Aisne) gertu zegoen Corbenyko abadiara eraman zituzten bikingoen erasoaldietatik salbatzeko. Bere erlikiek eskrofula sendatzearen ospea zuten. Uste horrekin Frantziako erregeak Corbenyko abadiara joan ziren erromesaldian, Reimsen koroatu eta biharamunean.

Babesak

Uhartedi honen garrantzi ekologikoa handia eta, ondorioz, sailkapen desberdinetan kokatuta dago:

  • Lehen motako Zone naturelle d'intérêt écologique, faunistique et floristique (ZNIEFF).
  • Natura 2000 sarea
  • Ehizaren babesa
  • Kostaldeko perimetroaren ehiza erreserba
  • Babes bereziko Zone importante pour la conservation des oiseaux ZICO
  • Gotorlekuak Monumento historiak bezala babestuak daude.
  • Eskaera egina dago UNESCOren Gizateriaren Ondarea gisa babesteko, Normandiako Aliatuen lehorreratzearen hondartzak kategoriaren barruan.

Uharteak fikzioan

Uharteak eleberri eta komiki askotan agertu dira, ekintzak inguru hauetan kokatuta:

  • Maurice-Charles Renard, L'Inconnu des îles, Paris, Librairie des Champs-Élysées, « Le Masque» bilduma, 1954, Abenturazko eleberrien Sari Nagusia.
  • Paul-Jacques Bonzon, Les Six Compagnons et la Bouteille à la mer, Paris, Hachette, « Bibliothèque Verte » bilduma, 1979, 158 or. (ISBN 978-2-01-202138-9).
  • Bernard Gouley, Les Mystères de Saint Marcouf, Cheminements, « Chemins Noirs » bilduma, 2003 (ISBN 978-2-84478-163-5).
  • Stéphane Piatzszek eta Stéphane Douay, Tout le monde meurt, Casterman, « Commandant Achab » bilduma (44.liburuki), 2013, 55 or. (ISBN 978-2203070837).
  • Michel Bussi, N'oublier jamais, Presses de la Cité, 2015, 504 or. (ISBN 978-2-258-10554-6).

Iruditegia

  • Bi uharte kostaldetik ikusita.
    Bi uharte kostaldetik ikusita.
  • Uharteak Ravenovilletik ikusita.
    Uharteak Ravenovilletik ikusita.
  • Large uhartearen gotorlekua.
    Large uhartearen gotorlekua.

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Frantsesez):[https://www.dailymotion.com/video/xp3d3p_histoire-des-iles-saint-marcouf-cric14v-2011_webcam Bideoa: Uhartediaren historia laburra, France 3 katearen irudiekin.
  • (Frantsesez):Site de l'association Gotorlekuen babesaren aldeko elkartearen webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3593548
  • Commonscat Multimedia: Îles Saint-Marcouf / Q3593548

  • Wd Datuak: Q3593548
  • Commonscat Multimedia: Îles Saint-Marcouf / Q3593548