San Giovanni degli Eremiti

San Giovanni degli Eremiti
Chiesa di San Giovanni degli Eremiti
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraPalermoko metropoli-hiria
Italiako udalerriPalermo
Koordenatuak38°06′35″N 13°21′17″E / 38.1097°N 13.3547°E / 38.1097; 13.3547
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1136 (egutegi gregorianoa)
Izenaren jatorriaJoanes Bataiatzailea
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaRoman Catholic Archdiocese of Palermo (en) Itzuli
IzenaJoanes Bataiatzailea
Arkitektura
EstiloaNormandiar arkitektura
Norman-Arab-Byzantine culture (en) Itzuli
Azalera0,3 ha
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia1487-002
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-emateabilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

San Giovanni degli Eremiti (San Joan Eremutarrena) Siziliako Palermoko eliza da; Palazzo dei Normannitik gertu dago. 2015etatik Unescok Gizateriaren ondarea izendatu duen Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak multzo barruan dago.

Historia

Elizaren jatorria VI. mendean bilatu behar da . Ondoren, Siziliako islamisten konkista izan zen eta, ondorioz, meskita bihurtu zuten. Normandiarren etorreratekin, Roger II.a Siziliakoak kristauen eskuetara itzuli zuen. 1136 urtearen inguruan Monte Vergineren Beneditarrei elizaren ardura eman zitzaien. Eraikinak hurrengo mendeetan aldaketa handiak ezagutu zituen. 1880an, bestetik, Erdi Aroko itxurara itzultzen saiatu ziren. 2015ean Unescok Gizateriaren ondarea izendatu zuen, Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak multzoaren barruan.[1]

Ezaugarriak

Arkitektura ikuspuntutuk elementu deigarrienak dituen kupula gorriak dira. Horiek, zaharberritzeko prozesuan, XII. mendean eraiki ziren; ondo asko erakusten digu oraindik musulmanen eragina bizirik zirauela uhartean. Kanpandorrea, bestetik, gotiko estilokoa da. Elizak gurutze latindarraren oinplanoa du: hiru habearte ditu eta hiru abside; lau-aldeko bakoitzak kupula bat du. Presbiteroak ere, horma hobiz bukatuta, kupula du.

Klaustroa monasterioaren alde nagusia da. Azpimarratzekoak dira zutabe bikoitzak. Kapitelak landare-apaingarriekin apainduta daude; gainean arku zorrotzak heltzen dituzte. Lorategia ederra da eta bertan uraska bat ikus daiteke.

Iruditegia

  • Kupula arabiar gorriak eliza honen ezaugarriak dira.
    Kupula arabiar gorriak eliza honen ezaugarriak dira.
  • Fatxadaren apaingarriak.
    Fatxadaren apaingarriak.
  • Habearte nagusia.
    Habearte nagusia.
  • San Joanen margolanak.
    San Joanen margolanak.
  • Klaustroa.
    Klaustroa.

Erreferentziak

  1. https://es.unesco.org/news/24-nuevos-sitios-inscritos-lista-del-patrimonio-mundial-unesco-2015/

Kanpo loturak

  • (Gaztelaniaz):Informazio turistikoa.
  • (Italieraz)(Ingelesez):Unescoren webgunea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: San Giovanni degli Eremiti
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q745359
  • Commonscat Multimedia: San Giovanni degli Eremiti (Palermo) / Q745359

  • Wd Datuak: Q745359
  • Commonscat Multimedia: San Giovanni degli Eremiti (Palermo) / Q745359