Sarearen jaurtiketa

Sarearen jaurtiketa
Jatorria
Sortzailea(k)Suzanne Valadon
Sorrera-urtea1914
Ezaugarriak
Dimentsioak201 (altuera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaMuseum of Fine Arts of Nancy (en) Itzuli
BildumaMuseum of Fine Arts of Nancy (en) Itzuli eta Arte Modernoaren Museo Nazionala (Paris)
InbentarioaAM 2312 P eta D.98.11.6

Sarearen jaurtiketa (frantsesez Le Lancement du filet edo Lanceurs de filet) oihal gaineko olio-pintura bat da, Suzanne Valadonek 1914an egina. Nancyko Arte Ederren Museoan gordetzen da.

Interpretazioa

Artistak margoturiko hiru gizon biluzietarako modeloa André Utter da, Valadonen seme Maurice Utrilloren laguna, garai hartan zenbait urtez nagusiago zen Valadonen maitale bihurtu zena.[1]

Gai akademiko baten inguruko konposizio klasikoa da. Eraikuntza geometrikoa du. Mugimenduaren azterketa honek Henri Matissek 1910eko La Danse I gogora ekar dezake (San Petersburgoko Hermitage Museoko margoa). Horrez gain, Korsikan egonaldi baten ondoren inspiratu zuten Valadon, eta mendi arrosa eta laku urdin horiek Paul Cézanneren tonuak dakartzate gogora.

Gizonezkoen biluziei eskainitako azken lana izan zen Valadonentzat. Gerora, emakumezkoen eta haurren biluzien inguruan interesatu zen.

Polemika

Lana 1914an erakutsi zen lehen aldiz Salon des Indépendants galerian. Arthur Cravan-ek kritika bortitza eta misoginoa idatzi zuen lanari buruz: "[Valadonek] puta zaharrak, ondo ezagutzen ditu errezeta txikiak, baina sinplifikatzea ez da sinplea egitea!". Difamazioagatik epaitu eta kondenatu zuten Cravan eta atzera egin behar izan zuen argitaratutakoarekin.[2]


Erreferentziak

  1. (Frantsesez) «Valadon, Utrillo, Utter : le musée de Montmartre au cœur de la création» Beaux Arts 2015-10-27 (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).
  2. (Frantsesez) «Le Lancement du filet» Centre Pompidou (Noiz kontsultatua: 2024-07-15).

Kanpo estekak

  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko Wikipediako «Le Lancement du filet» artikulutik itzuli da; zehazki, 2024-05-23ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q60346683
  • Commonscat Multimedia: Le lancement de filet by Suzanne Valadon / Q60346683

  • Wd Datuak: Q60346683
  • Commonscat Multimedia: Le lancement de filet by Suzanne Valadon / Q60346683