Satyrium esculi
Satyrium esculi | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Lycaenidae |
Leinua | Eumaeini (en) |
Generoa | Satyrium |
Espeziea | Satyrium esculi Hübner, 1804 |
Banaketa mapa | |
Satyrium esculi Lycaenidae familiako intsektu lepidoptero espezie bat da, Theclinae subfamiliakoa eta Satyrium generokoa.
Deskribapena
Tximeleta txiki bat da, goiko aldea marroia duena, atzeko hegoetan isats bat duena, eta emeak kobre koloreko marka diskretu bat du aurreko hegoetan. Satyrium esculi f. powelli emean eta Satyrium esculi f. ilioides emean, aurreko hegala kobrezkoa da, marroiz inguratua, eta atzeko hegalak orban laranjazko lerro submarginal bat du.
Bizi zikloa
Maiatza eta abuztuaren artean ikusten diratximeleta helduak. Ondoren arrautzak jartzen dituzte eta udazkenean beldarrak jaiotzen dira. Negua igarotzeko Crematogaster cruentatus inurriek artatzen dituzte beldarrak[1].
Landare ostalariak
Haren landare ostalariak Quercus (Quercus ilex eta Quercus coccifera) dira[2]
Ekologia eta banaketa
Ipar Afrikan (Tunisia, Aljeria eta Maroko), Iberiar penintsulan (Espainia, ipar-mendebaldean izan ezik eta Portugal), Frantziako hegoaldean eta Balear uharteetan, Ibizan eta Mallorcan dago[2].
Erreferentziak
- ↑ «Fauna Europaea» fauna-eu.org (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
- ↑ a b Tolman, Tom. (cop. 2009). Guide des papillons d'Europe et d'Afrique du Nord : 440 espèces illustrées en 2000 dessins en couleurs. ([Nouvelle édition revue et augmentée]. argitaraldia) Delachaux et Niestlé ISBN 978-2-603-01649-7. PMC 690679182. (Noiz kontsultatua: 2021-10-03).
Kanpo estekak
- Datuak: Q2794652
- Multimedia: Satyrium esculi / Q2794652
- Espezieak: Satyrium esculi