Schadenfreude
Schadenfreude (alemanez [ˈʃaːdənˌfʁɔʏ̯də] ahoskatua) giza-esperientzia ohikoa da: gertukoen zoritxarra ikustean edo gertukoak pairatutako irain, kalte, arazo edo porroten berri jakitean; horrekin plazera, alaitasuna, poza edo gogobetetasuna sentitzean datza.
Etimologia
Schadenfreude maileguzko hitza da, alemanezkoa; hainbat hizkuntzatan erabili ohi dena kulturazko termino gisa, hizkuntza askotan ez baitago sinonimo garbirik. Hitz konposatua da, osagai hauekin: Schaden 'kalteak, kalte' eta Freude 'poza'.
Euskarazko ordainak
EHUko Euskara Institutuak egindako lan batek[1], euskarazko testuetan 10 agerpen zenbatu zituen, eta ordain zerrenda hau emanː
- (voll Schadenfreude sein) zoritxarraz poztu
- (Schadenfreude empfinden) maltzur sentitu
- bozkario
- gozatze modu bat
- poz txiki bat
- alaitasun maltzur
- besteak umiliatzeko poza
- poz gaizto
- (aus Schadenfreude) besteren gaitzak ninduen pozten
- kalte poz
Euskaldunen schadenfreude linguistikoa
Euskal Herriko diglosia egoeran, ohikoa da testu eleanitzetan (iragarkietan, eskuarki) erdarazko bertsio zuzenen ondoan euskarazko ordain txarra aurkitzea, ezjakintasunak edo txukuntasun faltak eraginda.[2] Horregatik, kontrakoa gertatzen den aldi bakanetan,[3] euskaldunek sentitzen dutena schadenfreude adibide garbitzat har daiteke.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q1163717
- Multimedia: Schadenfreude / Q1163717