Sekeko gaztetxea
Sekeko gaztetxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Sopela |
Koordenatuak | 43°22′41″N 2°58′48″W / 43.37815°N 2.980075°W / 43.37815; -2.980075 |
Sekeko gaztetxea Bizkaiko Sopela udalerrian dagoen gaztetxea da, 2010eko apirilaren 13an okupatu zena.[1] Eraikina errota zaharra izanik Gazte Asanblada Sopeloztarrak obrak egin zituen eraikina egokitzeko.
Eraikinak 3 solairu ditu eta Gobela ibaiaren parean dago kokatuta. Besteak beste, kontzertuak egiteko bi gune, hiru biltegi, bilera gela, sukaldea, barra, jangela, musika taldeentzako entsegu lokala, eta terraza ditu.
Hainbat ekintzen artean, gaztetxean, txalaparta eta sukaldaritza ikastaroak eskaintzen dira, eta aldizkako beste ikastaro, kontzertu eta ekitaldiak ere antolatzen dira. Azpimarragarriena igandero burutzen den "Domeka beroak" ekimena da, hanburgesa ezberdinak egiten dituztelarik.
Erreferentziak
- ↑ ukberri.net. «Argazkigintza tailerra egingo dute asteburuan Sopelako Sekeko gaztetxean» (Noiz kontsultatua: 2013/04/18).[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
- Gaztetxe
Kanpo estekak
- Gazte Asanblada Sopeloztarraren bloga
- Datuak: Q12267283
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |