Space Force (telesaila)
Space Force (telesaila) | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Space Force |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 2 |
Atalak | 17 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | umorezko telesaila |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Paul King (en) [[Kategoria:Paul King (en) zuzendutako telesailak]] |
Antzezlea(k) | |
Steve Carell John Malkovich Ben Schwartz Diana Silvers Tawny Newsome (en) [[Kategoria:Tawny Newsome (en) antzeztutako telesailak]] | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | Netflix |
Hasiera-data | 2020ko maiatzaren 29a |
Amaiera-data | 2022ko otsailaren 18a |
|
Space Force 2020ko estatubatuar telesaila da, Steve Carellek eta Greg Danielsek sortua.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
2019. urte amaieran gehitu zuen administrazio estatubatuarrak Espazioko Armada herrialdeko indar armatuen multzora, eta, fikziozko telesail honetan, Carellek izendapen hori lortzeko bidea egin zuen jeneral buruaren rola bete du.
Donald Trumpen antzera, harrokeria handiko liderra da Carellen pertsonaia ere. Oldarkorra da, ahoberoa sare sozialetan eta hitzaldi publikoetan, hizkera zakarra erabili ohi du maiz, baita Txina mespretxatu ere, eta kaleratze arbitrarioak gauzatzen ditu, aholkularien gomendioei jaramonik egin gabe.[1]
Aktoreak
- Steve Carell: Mark R. Naird jenerala
- John Malkovich: Dr. Adrian Mallory
- Ben Schwartz: F. Tony Scarapiducci
- Diana Silvers: Erin Naird
- Tawny Newsome: Angela Ali kapitaina
Erreferentziak
- ↑ «Lurretik espaziorako abentura satirikoa» Berria 2020-05-30 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q60649578
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |