Stephan Lipke

Stephan Lipke
apezpiku laguntzaile

2024ko irailaren 12a -
Elizbarrutia: Novosibirskeko Antzaldatzearen elizbarrutia
apezpiku tituludun

2024ko irailaren 12a -
← Jorge Pierozan (en) Itzuli
Elizbarrutia: Diocese of Arena (en) Itzuli
idazkari nagusi

2020ko martxoaren 12a -
← Igor Kovalevsky (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaEssen, 1975eko abenduaren 31 (48 urte)
Herrialdea Alemania
 Errusia
Hezkuntza
HeziketaBonngo Unibertsitatea
Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea
Tomskeko Estatu Unibertsitatea
Hizkuntzakalemana
errusiera
ingelesa
tagaloa
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, unibertsitateko irakaslea eta maisu/maistra
Lantokia(k)Tomsk
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaJesusen Konpainia

Stephan Lipke (errusieraz: Штефан Липке; Essen, 1975eko abenduaren 31) alemaniar-errusiar elizgizon jesuita da. Novosibirskeko Antzaldatzearen elizbarrutiko apezpiku laguntzailea da 2024az geroztik.

Bizitza

Stephan Lipke Essenen jaio zen 1975eko abenduaren 31n[1]. Filosofia eta teologia ikasi zituen Bonneko Unibertsitatean eta 2000n lizentziatu zen[2]. Gainera, Koloniako apaizgaitegian eta Erromako Unibertsitate Gregoriano Pontifikalean ikasi zuen[1][3]. 2001eko ekainaren 10ean diakono ordenatu zuten, eta 2002ko ekainaren 7an apaiztu zen[2].

2006ko irailaren 24an Jesusen Lagundian hasi zuen nobiziotza. 2008ko irailaren 14an lehen botoak eman zituen[2], eta 2019ko maiatzaren 18an betiko botoak[1][3].

Koloniako eta Municheko parrokietan jardun zuen[1][4], non, besteak beste, helduei kristau-ikasbidea irakatsi zien. 2011n Tomskera bidali zuten. Han eskola katoliko batean irakatsi zuen, eta 2014tik 2017ra bertako parrokian zerbitzatu zuen[2]. 2017an, hautagai-tesia defendatu zuen Tomskeko Estatu Unibertsitateko filologia fakultatean[2][5].

2018ko apirilaren 2an, Moskuko San Tomas institutuko errektore izendatu zuten[4]. Horrez gain, Errusiako Herrien Adiskidetasunaren Unibertsitatean[1] eta San Filareto institutu ortodoxoan irakatsi du[6].

2020az geroztik, idazkari kargua du Errusiako apezpiku-konferentzia katolikoan[1].

2024ko irailaren 12an, Frantzisko aita santuak Arenako apezpiku titular eta Novosibirskeko Antzaldatzearen elizbarrutiko apezpiku laguntzaile izendatu zuen[1][3].

Erreferentziak

  1. a b c d e f g (Errusieraz) «В Новосибирске – новый вспомогательный епископ» Vatican News 2024-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
  2. a b c d e (Polonieraz) «Nowy biskup z Prowincji Wielkopolsko-Mazowieckiej Towarzystwa Jezusowego» Jezuici 2024-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
  3. a b c (Italieraz) «Nomina del Vescovo Ausiliare della Trasfigurazione a Novosibirsk (Federazione Russa)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2024-09-12 (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
  4. a b (Alemanez) «Stephan Lipke SJ» Jesuiten in Zentraleuropa (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
  5. (Errusieraz) «Липке Штефан» Институт Св. Фомы (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
  6. (Errusieraz) «Священник Штефан Липке» Свято-Филаретовский институт (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q113807902
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 305181276
  • GND: 1041680872
  • Wd Datuak: Q113807902