TKE Ligako 2024ko denboraldia

Artikulu hau hobetzeko lanean ari da sikret8 lankidea.
Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan.
Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko.
2024ko Eusko Label Liga
Bermeo Urdaibaik 10. Liga irabazi zuen.
Datu orokorrak
Antolatzailea Traineru Kluben Elkartea
Partaideak 12 talde
Estropadak 20 estropada
Hasiera 2024ko ekainaren 29a
Amaiera 2024ko irailaren 15a
Palmaresa
Txapelduna Bermeo Urdaibai (227 p.)
Txapeldunordea Zierbena (193 p.)
Ohorezko tx. Donostiarra (188 p.)
Orio (175 p.)
Jaitsiera San Pedro (41 p.)
Bueu (24 p.)
2023
2025

TKE Ligako 2024ko denboraldia Eusko Label Ligaren hogeita bigarren denboraldia izan zen. Txapelketa ekainaren 29an hasi zen Coruña hiriko uretan eta irailaren 15ean bukatu zen Portugaleten; guztira, 20 estropada jokatu ziren[1]. Aurreko denboraldian Eusko Label Ligako garaikurra jarraian bigarren aldiz irabazi ondoren, Bermeo Urdaibai Arraun Elkartearena izan zen titulua defendatzen saiatu zen trainerua[2]. Lehian San Pedro (lau denboraldi KAE Ligan aritu ondoren) eta Bueu (lehen aldiz) elkartu zitzaizkion, 2023an lehen mailan arraun egiteko txartela lortu zuten elkarteak[2].

Denboraldi honetako txapelduna, nagusitasun osoz, Urdaibai izan zen[3][4]. TKE Ligaren historian hamargarren aldia izan zen Bou Bizkaia ontziko mutilek garaikurra irabazi zutena eta bidean marka ugari hautsi zituzten: 20 estropadetatik 14tan garaile izan ziren, 227 puntu lortu zituzten eta txapeldunordea 34 puntura utzi zuten[1]. Zilarrezko postua, hain zuzen ere, Zierbenarentzat izan zen. Galipoek 193 puntu lortu zituzten eta uztailean bermeotarrak gertutik jarraitzea lortu zuten bakarrak izan ziren[5]. Ohorezko txanda, bestalde, Donostiarrak eta Oriok osatu zuten. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Urdaibaik 13 bandera eraman zituen herrira, Zierbenak 2, Donostiarrak 2, eta Hondarribiak eta Getariak bana[1]. Esperantzako arraunlariek Ondarroan irabazitako bandera getariarrek lehen mailan irabazi zuten lehenbiziko bandera izan zen[6].

Partaideak

Guztira, 12 elkarte ari dira parte hartzen hogeita bigarren denboraldian; horietatik 5 bizkaitarrak dira, beste 5 gipuzkoarrak eta 2 galiziarrak[1]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna San Pedro eta Bueu elkarteen parte hartzea da, Santurtzik eta Samertolameuk utzitako postuak bete dituztenak[7].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) 2023
Bueu Club do Mar Bueu Maruxía Galizia José Ferral Bueu (Pontevedra) 2.a (GT)
Cabo da Cruz Club de Remo Cabo de Cruz Cabo da Cruz Galizia Diego Suarez Boiro (Coruña) 6.a
Donostiarra Kaiarriba Arraun Elkartea Torrekua II Euskal Herria Igor Makazaga Donostia (Gipuzkoa) 4.a
Getaria Getariako Arraun Elkartea Esperantza Euskal Herria Ion Larrañaga Getaria (Gipuzkoa) 7.a
Hondarribia Hondarribia Arraun Elkartea Ama Guadalupekoa Euskal Herria Mikel Orbañanos Hondarribia (Gipuzkoa) 3.a
Kaiku Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea Bizkaitaŕa Euskal Herria Jon Elortegi Sestao (Bizkaia) 9.a
Lekittarra Lekittarra Arraun Elkartea Lekittarra Euskal Herria Osertz Alday Lekeitio (Bizkaia) 8.a
Ondarroa Ondarroa Arraun Elkartea Antiguako Ama Euskal Herria Iñaki Errasti Ondarroa (Bizkaia) 10.a
Orio Orio Arraunketa Elkartea San Nikolas Euskal Herria Mikel Arostegi Orio (Gipuzkoa) 5.a
San Pedro Sanpedrotarra Arraun Elkartea Libia Euskal Herria Asier Carballeda San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) 1.a (KAE)
Urdaibai Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea Bou Bizkaia Euskal Herria Iker Zabala Bermeo (Bizkaia) 1.a
Zierbena Zierbena Arraun Elkartea Zierbena Galizia Daniel Pérez Portua, Zierbena (Bizkaia) 2.a

Estropadak

Denboraldi honetan 19 bandera eta 20 estropada izango dira jokoan[1].

Zk. Estropada Lekua Data Txapelduna
1. VIII. Cidade da Coruña Bandeira Coruña, Coruña 2024ko ekainaren 29a
Urdaibai
2. Concello de Bueuko III. Bandera Bueu, Pontevedra 2024ko ekainaren 30a
Urdaibai
3. XVI. Fabrika Bandera Donostia, Gipuzkoa 2024ko uztailaren 6a
Urdaibai
4. XLI. Petronor Bandera Zierbena, Bizkaia 2024ko uztailaren 7a
Urdaibai
5. Bilboko XV. Bandera Bilbo, Bizkaia 2024ko uztailaren 13a
Zierbena
6. Sestaoko Udaleko XXIII. Bandera Sestao, Bizkaia 2024ko uztailaren 14a
Urdaibai
7. Barbanza-Arousako II. Bandeira Ribeira, Coruña 2024ko uztailaren 20a
Zierbena
8. Concello de Boiroko XXXIV. Bandeira Boiro, Coruña 2024ko uztailaren 21a
Urdaibai
9. Getxoko Estropaden XLVI. Ikurriña Getxo, Bizkaia 2024ko uztailaren 27a
Urdaibai
10. XXXIX. El Correo Ikurriña - Kutxabank Sari Nagusia Lekeitio, Bizkaia 2024ko uztailaren 28a
Urdaibai
11. XII. CaixaBank Bandera Castro Urdiales, Kantabria 2024ko abuztuaren 3a
Urdaibai
12. Orioko XXXIV. Estropada - XI. Orio Kanpina Bandera Orio, Gipuzkoa 2024ko abuztuaren 4a
Hondarribia
13. Hondarribiko XXXVII. Bandera - Mapfre Sari Nagusia Hondarribia, Gipuzkoa 2024ko abuztuaren 10a
Urdaibai
14. Pasaia San Pedro Ikurriña Pasaia, Gipuzkoa 2024ko abuztuaren 11
Urdaibai
15. Zarauzko XLVII. Ikurrina1 Zarautz, Gipuzkoa 2024ko abuztuaren 17a
Urdaibai
16. 2024ko abuztuaren 18a
Donostiarra
17. Ondarroako XL. Bandera - Cikautxo Sari Nagusia Ondarroa, Bizkaia 2024ko abuztuaren 24a
Getaria
18. Getariako XV. Ikurriña Getaria, Gipuzkoa 2024ko abuztuaren 25a
Donostiarra
19. Piskin Marinoil Bandera Bermeo, Bizkaia 2024ko irailaren 14a
Urdaibai
20. LIV. Sari Nagusia - L. El Corte Inglés Bandera Portugalete, Bizkaia 2024ko irailaren 15a
Urdaibai
  1. Zarauzko Ikurrina Donostiarrako mutilek eraman zuten etxera. Bandera bi jardunalditan jokatu zen eta lehenengo egunean ontzi azkarrena Urdaibairena izan zen arren (bost segundoko tartea atera zion Torrekua II ontziari), denborak gehituta gipuzkoarrena izan zen traineru bizkorrena[8].

Sailkapena

Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 Banderak Lorpena
1. Urdaibai 227 12 12 12 12 11 12 10 12 12 12 12 8 12 12 12 11 8 11 12 12 131 Txapelduna
2. Zierbena 193 9 11 11 10 12 11 12 10 11 9 10 11 9 9 9 6 7 10 11 5 2 Txapeldunordea
3. Donostiarra 188 10 7 7 8 8 8 11 11 9 11 11 6 10 11 11 12 6 12 10 9 21 Ohorezko txanda
4. Orio 175 8 10 9 9 10 9 9 8 10 8 9 3 8 10 7 9 11 9 8 11 -
5. Hondarribia 173 11 8 10 11 9 10 3 9 7 10 7 12 11 6 10 10 3 7 9 10 1
6. Getaria 130 7 9 6 7 6 5 6 3 8 6 6 10 3 5 8 5 12 5 5 8 1
7. Lekittarra 117 6 4 8 2 4 4 7 4 2 7 8 9 6 4 4 8 9 8 7 6 -
8. Ondarroa 111 5 6 5 4 5 6 8 7 4 4 3 7 7 2 5 4 10 6 6 7 -
9. Cabo da Cruz 86 3 5 4 6 3 7 5 6 6 3 5 4 4 8 2 7 5 3 - - -
10. Kaiku 75 4 3 2 5 7 3 4 1 5 5 4 5 5 7 6 3 4 2 - - -
11. San Pedro 41 2 2 3 3 2 2 2 5 3 1 2 2 1 3 1 1 2 4 - - - Jaitsiera play-offa
12. Bueu 24 1 1 1 1 1 1 1 2 1 2 1 1 2 1 3 2 1 1 - - - 2025eko GT Liga
  1. Zarauzko Ikurrina Donostiarrako mutilek eraman zuten etxera. Bandera bi jardunalditan jokatu zen eta lehenengo egunean ontzi azkarrena Urdaibairena izan zen arren (bost segundoko tartea atera zion Torrekua II ontziari), denborak gehituta gipuzkoarrena izan zen traineru bizkorrena[8].

Jaitsiera/Igoera play-offa

Jaitsiera/Igoera play-offean bost ontzik hartuko dute parte: TKE Ligako denboraldia 11. postuan amaitu duen elkarteak, San Pedrok; KAE Ligako txapeldunak, San Juanek, eta hirugarren postuan gelditu denak, Santurtzik; eta Galiziako Traineruen Ligako ontzi azkarrenek, Aresek eta Chapelak. Bostetik bik baino ez dute lortuko 2025eko denboraldian lehen mailan aritzeko txartela[9][10].

Kolorea Izena Arraun Elkartea Trainerua Entrenatzailea Udalerria (Herrialdea) Emaitza
Ares Club de Remo Ares Santa Olalla de Lubre Galizia José Manuel Peláez Ares (Coruña) 1.a (GTL)
Chapela Club de Remo Chapela Arealonga Galizia Juan Zunzunegui Chapela, Redondela (Pontevedra) 2.a (GTL)
San Juan Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea Erreka Euskal Herria Joseba Fernandez Donibane, Pasaia (Gipuzkoa) 1.a (KAE)
San Pedro Sanpedrotarra Arraun Elkartea Libia Euskal Herria Asier Carballeda San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) 11.a
Santurtzi Itsasoko Ama Arraun Elkartea Sotera Espainia Alexander Esteban Santurtzi (Bizkaia) 3.a (KAE)
Emaitza Arraun Elkartea Puntuak 1. estrop. 2. estrop. Lorpena
1 San Juan 9 4 5 2025eko TKE Liga
2 Ares 9 5 4
3 Santurtzi 6 3 3 2025eko KAE Liga
4 San Pedro 4 2 2
5 Chapela 2 1 1 2025eko GT Liga

Patroi onenaren saria

Postua Patroia Arraun Taldea Puntuak[1]
1 Euskal Herria Gorka Aranberri Urdaibai 156
2 Euskal Herria Unax Eizagirre Getaria 151
3 Euskal Herria Iñigo Larrinaga Orio 132
4 Euskal Herria Jenaro Zelaia Ondarroa 128
5 Euskal Herria Iñaki Goikoetxea Lekittarra 90
6 Euskal Herria Ioseba Amunarriz Hondarribia 87
7 Galizia Martin Leborán Cabo da Cruz 76
8 Espainia Iker Gimeno Kaiku 74
9 Euskal Herria Arkaitz Diaz Donostiarra 73
10 Euskal Herria Aitor Lazkano Zierbena 67

Erreferentziak

  1. a b c d e f "2024ko egutegia eta emaitzak". Eusko Label Liga. 2024.05.23
  2. a b «Urdaibaik irabazi du Eusko Label liga ere» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.10.07).
  3. «Urdaibaik errekor berria ezarri du, sasoiko hamalaugarren bandera irabazita» Naiz (Noiz kontsultatua: 2024.09.15).
  4. «Eusko Label Ligako garaipen marka hautsi du Urdaibaik, hamalau bandera lortuta» Berria (Noiz kontsultatua: 2024.09.15).
  5. «Zierbenak denboraldiko bigarren estropada irabazi du» Berria (Noiz kontsultatua: 2024.07.20).
  6. «Getariak ezustean irabazi du Ondarroako estropada» Berria (Noiz kontsultatua: 2024.08.24).
  7. "2023ko egutegia eta emaitzak". Eusko Label Liga. 2024.01.26
  8. a b «Donostiarrak irabazi du Zarauzko Ikurrina» Berria (Noiz kontsultatua: 2024.09.08).
  9. (Gaztelaniaz) «Zumaia, fuera del play-off por no realizar la inscripción» Gipuzkoa gaur (Noiz kontsultatua: 2024.09.08).
  10. «San Juan eta Santurtzi, Eusko Label Ligarako play-offera; Astillero eta Zumaia, Euskotren Ligarakora» Eitb (Noiz kontsultatua: 2024.09.08).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • TKE Ligaren webgunea


Arraunketa TKE Ligako denboraldiak Arraunketa

2003200420052006200720082009201020112012201320142015201620172018201920202021202220232024