Ta Marbuta. Jerusalemen gertatua
Ta marbuta. Jerusalemen gertatua | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Xabier Kintana (1984) |
Argitaratze-data | 1984 |
Generoa | Eleberri poliziakoa |
Jatorrizko izenburua | Ta Marbuta. Jerusalemen gertatua |
Argitaletxea | Elkar |
Herrialdea | Euskal Herria |
Bilduma | Literatura, 18 |
Orrialdeak | 133 |
ISBN | 978-84-7529-220-5 |
Ta marbuta. Jerusalemen gertatua Xabier Kintanak 1984an kaleratutako polizia eleberria izan zen, Elkarrek argitaratua.
Bere laugarren eleberri honek urte hartako Espainiako Kritika Saria euskarazko narratibari irabazi zuen.
Sinopsia
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.
Euskal etnologo ezagun bat Israela doa hango lurrak eta haitzuloak ikertu asmoz. Hango etnologoek laguntza handia eskaintzen diote eta bere kontu profesionala zuzen doa aitzinera. Taldekako txangoak antolatzen dituen turismo elkarteko gidaria oso gustukoa zaio euskaldun honi eta juduekin ateratzen hasten da. Bestalde, bada Israelen maoista talde iraultzaile baten arrastoa, polizia erdi nahasirik uzten duena, diamante lapurreta eta esportazioa estaltzeko balio duena, hauek ditugu beraz ardatzak: lapurren hizketak, euskaldunaren urtekaria, txango taldearen ibilera konbentzionalak eta polizien ihardunak.[1]
Erreferentziak
- ↑ Camino, Iñaki. (1985-01-13). «Ta Marbuta (Jerusalemen gertatua)» Argia.
Kanpo estekak
- Datuak: Q23107761
Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |