Teignmouth Ingalaterrako hego-mendebaldean dagoen Devon konderrian dagoen udalerria da. Teignmouth udalerria Teign ibaia itsasoratzen den bokalaren iparraldeko ertzean kokatzen da, Shaldon udalerriarekin parez-pare. 1690an atzerritar indar batek inbaditu zuen Ingalaterrako azken lekua bilakatu zen. Antzinean udalerri hau arrantzaleen herria zen, bertako ekonomia Ternuako bakailaoren arrantzan oinarritzen zelarik. 1846an udalerri honetara ailegatzen zen South Devon Railway trenbidea eraiki zen. Gaur egun, bertako portua oraindik irikita jarraitzen du eta udalerria kostaldeko gune turistiko ospetsua bilakatu da.
Iruditegia
Herritar ezagunak
- Charles Babbage (1791-1871), matematikaria, filosofoa eta ingeniaria.
- Muse, pop rock musika taldea.
Kanpo estekak
- Teignmoutheko Udalaren webgune ofiziala (Ingelesez)