Thectardis
Thectardis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Generoa | Thectardis |
Espeziea | Thectardis avalonensis [[|]] |
Thectardis Garai Ediakarikoan bizi izan ziren fosilen genero bat da. Espezie bakarra ezagutzen da, Thectardis avalonensis. Duela 575 eta 565 milioi urte artean bizi izan zen[1].
Etimologia
Grezierazko thektos (zorrotza) eta ardis (geziaren punta) hitzen elkarketatik sortzen da.
Aurkikuntza eta taxonomia
Thectardis Ternuako Mistaken Point aztarnategian aurkitu zen 2004 urtean[2]. Dagoeneko 205 fosil aurkitu dira[1] elkarrengandik 2 kilometotako distantziara dauden bi eremutan[3]. Eremu bien estratuen artean 10 milioi urteko denbora tartea dago.
Deskribapena
Fosilek itxura triangeluarra dute eta erdigunean depresio bat ageri da. Horrek animalia konikoa izango zela iradokitzen du. Diametroaren eta altueraren arteko ratioa 1:3 da estratu berrienetan eta 1:2'5 estratu zaharrenetan. Animaliaren hazkuntza oinarrian gertatzen zen[3].
Garaiko organismo sesilen artean handienetakoak izan ziren, 15 cm-ko luzera hartu baitzezaketen[1].
Bizimodua
Lurrean finkaturik egongo zela uste da, lurrera ainguratzeko egiturarik aurkitu ez den arren. Ur korronteek Thectardis multzoak okertzen zituzten baina gorputz flexiblea bere onera itzultzen zen. Uretan suspentsioan zeuden partikuletaz elikatuko zela pentsatzen da[1].
Erreferentziak
- ↑ a b c d Anderson, Michael M.; Greentree, Carolyn; Gehling, James G.; Narbonne, Guy M.; Clapham, Matthew E.. (2004/11). «THECTARDIS AVALONENSIS: A NEW EDIACARAN FOSSIL FROM THE MISTAKEN POINT BIOTA, NEWFOUNDLAND» Journal of Paleontology 78 (6): 1031–1036. doi:10.1666/0022-3360(2004)0782.0.CO;2. ISSN 0022-3360. (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Ingelesez) Clapham, Matthew E.. «Thectardis avalonensis: A new Ediacaran fossil from the Mistaken Point biota, Newfoundland» Journal … (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
- ↑ a b (Ingelesez) Anderson, Michael M.; Greentree, Carolyn; Gehling, James G.; Narbonne, Guy M.; Clapham, Matthew E.. (2004/11). «Thectardis avalonensis: A new Ediacaran fossil from the Mistaken Point biota, Newfoundland» Journal of Paleontology 78 (6): 1031–1036. doi:10.1017/S0022336000043857. ISSN 0022-3360. (Noiz kontsultatua: 2019-03-15).
Kanpo estekak
- Datuak: Q7777663
- Espezieak: Thectardis