Tierra Vasca-Eusko Lurra (egunkaria)
Tierra Vasca-Eusko Lurra Eusko Abertzale Ekintza alderdiaren aldizkari ofiziala izan zen. Bere lehenengo zuzendaria José Olivares Larrondo, "Tellagorri", bizkaitar kazetari eta idazlea izan zen. Egunkaria 1933 eta 1934 urte bitartean, finantza arazoengatik itxi behar izan zuen arte, Donostian argitaratu zen[1]. 1936ko abenduan Bilbon berriro argitaratzen hasi zen, 36ko gerraren eraginez bertan behera geratu zelarik. Baionan astekari bezala kaleratu zen 1940. urterarte. 1956 eta 1976 urte bitartean Buenos Airesen hilabetekari moduan argitaratu zen[2]. 1961ean egunkariaren izena aldatu zen, izendapen elebiduna hartu zuelarik: Tierra Vasca-Eusko Lurra.[3]
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Eusko Abertzale Ekintza
Kanpo estekak
- «Tierra Vasca» egunkariaren 1933 eta 1934 urteen arteko ale guztiak Bizkaiko Foru Liburutegiaren liburutegi digitalean irakurgai
- «Tierra Vasca: Organo de Acción Nacionalista Vasca» egunkariaren 1936 eta 1937 urteen arteko ale guztiak Bizkaiko Foru Liburutegiaren liburutegi digitalean irakurgai
- Datuak: Q16519027