Tonadilla
Tonadilla | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1757 |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Tonadilla XVII. mendean, Espainian, komedia batean tartekatzen zen kantu laburra da, gitarraren laguntza izaten zuena. XVIII. mendean antzerki genero bihurtu zen. 1757. urtean antzoki batean aurkeztu zen lehen tonadilla Una mesonera y un arriero izan zen, Luis Misón kataluniar musikagile- eta flauta-jotzaileak idatzia. Geroztik antzokietarako tonadillek entzute handia izan zuten eta 2.000tik gora gordetzen dira. P. Esteve, B. Laserna, E. Granados eta J. Subirà musikagileek idatzi zituzten tonadillak, besteak beste.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-9-15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q3622181
Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |