Tramore
Tramore Trá Mhór | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Munster |
Konderria | Waterfordeko konderria |
Postakodea | X91 |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°09′32″N 7°08′47″W / 52.1588°N 7.1463°W / 52.1588; -7.1463 |
Altuera | 20 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 10.381 (2016) |
Bestelako informazioa |
Tramore (irlanderaz Trá Mhór), Irlandako hegoaldeko Munster probintziako Waterford konderriko bigarren udalerria da, bere hondartza luzeari esker turismogune ezaguna. 10.328 biztanle ditu (2011).
Etimologia
Irlanderazko Trá Mhór izenak "hondartza luzea" esan nahi du.
Historia
16 kilometyrko erradioan hainbat egitura megalitiko daude, bai harrespilak zein trikuharriak, honek erakusten du oso antzinatik populatua izan zela eremua.
Arrantzale herrixka bat izan zen 1853an trenbidea iritsi zen arte. Turismogune bihurtu zen eta hazkuntza nabarmena izan zuen.
1816ko abenduaren 31ean Sea Horse garraio militarrerako itsasuntzia urperatu zen Tramoreko badian eta 292 dizon eta 71 emakume eta haur ito ziren. 1823an Metal Man estatua ezarri zen hauen omenez. Itsasorantz seinalatzen du marinelak itsasoaren arriskuetaz ohartarazteko.
Gaur egun Tramore Waterford hiriaren herri satelite bat da. 1981ean Tramoretik 6 kilometrotara Waterfordeko aireportua ireki zen.
Turismoa
Irlandarren turismogunea izan da urteetan zehar. Honen ardatza 5 kilometro luze den hondartza dauka. Hainbat jarduera burutzen dira bertan, nagusiena surfa, 1967tik aurrera herrialdeko eta nazioarteko txapelketak jokatzen dira.
Zaldi lasterketak ere ezagunak dira. 1785etik aurrera jokatu izan dira, hasieran hondartzan bertan eta 1912tik aurrera hipodromoan.
Hiritar ezagunak
- George Morrison (1922- ), dokumental zuzendaria
- Shay Brennan (1937-2000), Manchester United taldeko futbolaria
Iruditegia
- Tramoreko hondartza
- Gurutze Santuaren eliza
- Tramore
- Metal Man estatua
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Turismo bulegoaren webgunea
- Datuak: Q507924
- Multimedia: Tramore / Q507924