Tursiops australis

Tursiops australis
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaDelphinidae
GeneroaTursiops
Espeziea Tursiops australis
[[Kate Robb, Lisa-ann Gershwin, Ross Thompson, Jeremy Austin, Kylie Owen, Stephen McKechnie|]], 2011

Burrunan izurdea (Tursiops australis) Tursiops genereko izurde espezie bat da, berriki deskribatua Victoria estatuko zenbait lekutan, Australian.[1][2]

Burrunan izurdea Tursiops generoko bi izurde-espezieetako baten barruan zegoela uste zen, baina garezurren azterketak, kanpoko ezaugarriek eta lagin zahar eta berrietan DNAren azterketak erakusten dute espezie desberdina dela. Azken 100 urteetan aurkitu eta deskribatu den hirugarren izurde-mota da.

Hasieran, espezie hori Tursiops australis izendatu zuen Monash Unibertsitateko Kate Charlton-Robb aurkikuntzaren egile den ikertzaileak. Burrunan izen arruntaren jatorria inguruko hizkuntza aborigenetan dago, eta mazopa motako itsasoko arrain handia esan nahi du.[3]

Orain arte bi populazio bakarrik identifikatu dira, bata Port Phllipen eta bestea Gippslandeko aintziretan, 100 eta 50 ale, hurrenez hurren.

Deskribapena

Burrunan izurdea gris-urdinxka da bizkarraldean, bizkar-hegatsetik gertu, eta ezaugarri hori gorputzaren buruan eta albo batean zabaltzen da. Erdiko lerroan zehar kolorea gris argia da eta alboetara zabaltzen da bizkar-hegatsaren erdian. Sabela krema-kolorekoa da, eta batzuetan begiaren eta bular-hegatsen gainetik iristen da. Izurde handia baino txikiagoa da, baina Indo-Pazifikokoa baino handiagoa, 2,2 metro ingururekin.[4]

Erreferentziak

  1. Descubren nueva especie de delfín en Australia, ABC, 15 de septiembre de 2011
  2. EMOL: Científicos descubren una nueva especie de delfín en Australia
  3. Descripción de la especie (en inglés)
  4. Charlton-Robb, K.; Gershwin, L.; Thompson, R.; Austin, J.; Owen, K.; McKechnie, Stephen. (2011). «A New Dolphin Species, the Burrunan Dolphin Tursiops australis sp. nov., Endemic to Southern Australian Coastal Waters» PLoS ONE (Public Library of Science) 6 (9): e24047.  doi:10.1371/journal.pone.0024047..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1016955
  • Commonscat Multimedia: Tursiops australis / Q1016955
  • Wikispecies Espezieak: Tursiops australis

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 648677
  • GBIF: 5846985
  • OBIS: 584858
  • NCBI: 1086039
  • Paleobiology Database: 288409
  • Species+: 67922
  • WoRMS: 584858
  • Zoobank: 54BA663A-BDE6-4E12-A9D2-84F6793EF4EA
  • Wd Datuak: Q1016955
  • Commonscat Multimedia: Tursiops australis / Q1016955
  • Wikispecies Espezieak: Tursiops australis