Txinako glizina

Artikulu hau landareari buruzkoa da; aminoazidoa gaitzat duena beste hau da: «Glikokola»
Txinako glizina
Wisteria sinensis loretan
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaWisterieae
GeneroaWisteria
Espeziea Wisteria sinensis
de Candolle, 1825
BasionimoaGlycine sinensis

Txinako glizina (Wisteria sinensis) Wisteria generoko landare zurkara, hosto-erorkorra eta igokaria da, jatorriz Txinakoa (Guangxi, Guizhou, Hebei, Henan, Hubei, Shaanxi eta Yunnan probintzietakoa). Nahiz eta igokaria izan, zuhaitz itxurarekin haz daiteke, enbor kizkur eta gainalde zapalarekin.

20-30 m luze hazi daiteke zuhaitz bati lotua, zurtoina erloju-orratzen kontrako norabidean kiribilduz. Hostoak berdeak eta distiratsuak dira, 1 -30 cm luze, eta 9-13 hostoxka luzangekin, bakoitza 2-6 cm luze. Loreak zuriak, moreak edo urdinak izan daitezke, 15-20 cm luzeko mordo zintzilikarietan eratuak. Udaberrian loratzen da, sarriena maiatz erdialdean. Nahiz eta mordoak Japoniako glizinarenak baino laburragoak izan, kopurua handiagoa izaten da. Fruitua zapala, arrea, belusatua eta leka itxurakoa da, 10-15 cm luze dena.

Irudiak

  • Wisteria sinensis
    Wisteria sinensis
  • 160 urteko glizina, zirkinferentzia 1m20, Côtes d'Armor departamenduan "zuhaitz aipagarri" sailkatua.
    160 urteko glizina, zirkinferentzia 1m20, Côtes d'Armor departamenduan "zuhaitz aipagarri" sailkatua.
  • Wisteria sinensis 'Alba'
    Wisteria sinensis 'Alba'
  • Wisteria sinensis 'Alba', loreak
    Wisteria sinensis 'Alba', loreak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q159116
  • Commonscat Multimedia: Wisteria sinensis / Q159116
  • Wikispecies Espezieak: Wisteria sinensis

  • Datu taxonomikoak
  • African Plant DB: 240820
  • BioLib: 39906
  • Catalogue of Life: 433470
  • Dyntaxa: 267010
  • EOL: 704193
  • Fl. China: 200012368
  • GBIF: 2977331
  • GlobalSpecies: 771347
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=42050
  • IPNI: 60459148-2
  • ITIS: 27023
  • NCBI: 20997
  • PlantList: ild-9128
  • W3TROPICOS: 13052768
  • USDA Plants: WISI
  • uBio: 4956089
  • Wd Datuak: Q159116
  • Commonscat Multimedia: Wisteria sinensis / Q159116
  • Wikispecies Espezieak: Wisteria sinensis