Milla zortzireun irurogei ta amalau urte urrian, lehenengo plazan kantatu nuen nik Ernani'ko lurrian, San Antonio deitzen diyogun ermita baten aurrian, lagunak alkar ixtimatuaz lengo oitura zarrian.
Joxe Migelek atera zuan oso izketa leguna: «Au da, gaztiak, prezisamente guk egin biar deguna: altxa dezagun San Antoniyo, gaur da beraren eguna!». Gaur Goiatz-txiki'n dago itxututa orduko nere laguna.
| Orduko ango bertsolariyak lau lagun giñan guziyak, Ernani'n bertan bataiatuak, barriyu ortan aziyak: Joxe Migel da Erramun illak, ni ta Juan Mari biziyak, San Antoniok merezi du ta eman zaizkagun graziyak!
Irurogei ta amar bat urte badaduzkat bizkarrian, kargamenturik txarrena au da, eziñ utzi baztarrian; anka batetik kojoka nabill, reuma daukat ixtarrian, baño baditut laguntzalliak, ez nago modu txarrian.
| Gazte-gazterik asi nitzan da orañdaño bitartian zenbait umore eder jarri det Kantabria'ko partian; pixka batian ez naiz aztuko sartuagatik lur-pian, nere aitamenak izango dira beste larogei urtian.
|