Ubu Imperator
Ubu Imperator | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Max Ernst |
Sorrera-urtea | 1923 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 81 () × 85 () cm |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Georges Pompidou Zentroa |
Bilduma | Arte Modernoaren Museo Nazionala (Paris) |
Inbentarioa | AM 1984-281 |
Jabea | Fondation pour la Recherche Médicale (en) |
Historia | |
Erakusketak | La Révolution surréaliste |
Ubú Imperator (Ubu Enperadorea) Max Ernstek 1923an margotutako margolana da. Oihal gaineko olio honek ziba itxurako Aita Ubu gorri bat irudikatzen du. Parisko Arte Modernoaren Museo Nazionalean gordeta dago.[1] Ernst Irrazionaltasunaren, ametsen eta subkontzientearen pintoretzat hartu izan da. Tamainua 81x65koa da.
Historia
Max Ernst, Koloniako Dada taldearen sortzailea, non collage intimoak egin zituen, Parisera joan zen 1922an. Bertan bere teknika olio-pintura monumentaletara eboluzionatu zen, freudiar psikoanalisiarekiko eta inkontzientearen irudiekiko interes nabarmena adierazten zutenak.
Orientazio berri horren ezaugarria da Ubu Imperator: artistak 1927an La Révolution surréaliste liburuan kontatzen duen amets batetik sortzen da eta Ubu bere aitaren irudikapen gisa izendatzen du. Alfred Jarryk 1896an argitaratutako antzezlan bateko pertsonaia nagusia, Ubu errege, Ubu bere buruaz betetako boteredun gizon baten enkarnazio groteskoa da, harrotasunaren indarrez isekatuta.[2]
Deskribapena
Erdian, giza besoak luzatuta dituen dorre bat eta forma arkitektonikoa duen buru bat agertzen dira. Dorrea oreka ezegonkorrean dago, ziba bat bezala, goialdea egonkor dagoen bitartean. Arkitekturaren egonkortasuna erakusteko modu bat da, eta barne-gatazka eta kontraesana erakusten dizkigu. Dorrea basamortu batean dago, atzean sega bat duela.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Ubu errege antzezlana.
Kanpo estekak
- Margolanaren erreprodukzioa.
- (Frantsesez):Georges Pompidou Zentroaren webguneko fitxa.
- Datuak: Q60149039