Urgazieta

Urgazieta
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Lapurdi
UdalerriaBeskoitze
Administrazioa
Geografia
Koordenatuak43°27′30″N 1°21′37″W / 43.45839°N 1.36026°W / 43.45839; -1.36026

Urgazieta Beskoitzeko (Lapurdi) auzoa da, auzoburutik mendebaldera kokaturik dagoena, 2.5 kilometrora. Izenak adierazten duen bezala, bertan Beskoitzeko Gatzagak egon ziren funtzionamenduan, Biarrizko bainuetxeak ur gaziz hornitzen zituelarik. 19. mendean Beskoitzeko auzo garrantzitsuena eta aberatsena huraxe izan zen, , “Parise ttipia” esaten zioten.

Urgazietaren garapena nabarmena izan zen 19. mendean, 1830eko hamarkadatik aurrera, gatzagen ustiapenagatik. Beskoitzeko zortzi gatz kontzesioetatik sei Urgazietan ziren, Zentrokoa, Latsaldea, Ardanabia, Sataritzea, Teileria eta Elixaga.[1]

Kontzesioetako lantegi gehienak itxi ziren 20. mendearen hasierarako, eta geratzen zenak 1950 arte iraun zuen bakarrik.

Gatzagen ikertzaile Henri Duhau beskoiztarrak proposatu izan du udalerriak Beskoitze-Urgazieta izena hartu beharko zuela.[2]

Erreferentziak

  1. P.J.. (2017-12-21). «Beskoitzeko ur gaziak» Herria (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).
  2. Duhau, Herni. (2017). Les Sources Salées de Briscous / Beskoitzeko Ur Gaziak. , 54 or. (Noiz kontsultatua: 2024-09-13).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12268642
  • Wd Datuak: Q12268642


Geografia
Lapurdi
Artikulu hau Lapurdiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa